Nola heldu den

Liztor asiatikoa. Relax eta deitu udaletxera.

Europara nola heldu den argi ez dagoen arren, hipotesi sinesgarrienaren arabera Frantziatik sartu zen 2004an, itsasoz, Txinatik etorritako zamaontzi batean, izan ere espezie horrek Asiako hego-ekialdean baitu jatorria.

Espeziea oso azkar zabaldu da Frantzian, eta Estatuko iparraldean haren presentzia 2010etik aurrera dago egiaztatuta. Zehazki urte horretan berretsi zen haren presentzia Irunen, eta geroago, 2011ko ekainean, Nafarroan detektatu zen. Berez hedatu zen, ibaien ibarrei jarraituz.