EZTABAIDA-FOROA: BIZI-LUZETASUNA ETA EDADISMOA

Gobernamendu Onaren, Herritarrenganako Laguntzaren eta Zerbitzu Digitalen zuzendaritza nagusiak etxeko birziklapenari buruzko Eztabaida-Foroa egin du. BFAk parte-hartzea bultzatzen du, gizarte zibila sektore publikoaren zereginetan inplikatzeko bide gisa, zerbitzu publikoak hobetzeko.

2024ko ekainaren 27an, Bizkaiko Foru Aldundiak Gizartearen eta Herritarren Partaidetzarako Hirugarren Foru Plana onartu zuen. Planaren jarduera-ildoen artean dago eztabaida-partaidetzan sakontzen jarraitzea.

Esparru horretan, Gobernamendu Onaren, Herritarrenganako Laguntzaren eta Zuerbitzu Digitalen zuzendaritza nagusiak bizi-luzetasunari eta edadismoari buruzko Eztabaida-Foroa egin du. Bizkaiak eraldaketa demografiko sakona bizi du. Bizi-itxaropenaren etengabeko igoerak, ugalkortasun-tasen jaitsierak eta azken hamarkadetako gizarte-aldaketek agertoki berri bat ekarri dute: lehen aldiz, 65 urtetik gorako biztanleriak haur eta nerabeen kopurua gainditzen du. Aldaketa hori ez da egoeraren araberakoa, egiturazkoa baizik, eta gizarte osoari eragiten dioten erronkak eta aukerak planteatzen ditu.

Erronka horien artean, edadismoa nabarmentzen da. Fenomeno hori honela defini daiteke: "adinarekin lotutako sinesmen, estereotipo eta jarrera negatiboak". Edadismoak eskubideak eta aukerak mugatzeaz gain, eragin zuzenak eta frogatuak ditu pertsonen osasunean, ongizatean eta gizarte-partaidetzan bizitza osoan.

Eztabaidagune horri esker, hausnarketa partekatua, elkarrizketa eta eraikuntza kolektiborako gune bat irekitzen da, Bizkaiko Foru Aldundiari narratibak zalantzan jartzeko, aldaketa-palankak identifikatzeko eta bizi-luzetasunaren ikuspegi ez-edadista baterantz aurrera egiteko herritarren gomendioak eskaintzeko.

Horrela, bat gatoz ELGEko Kontseiluak Gobernu Irekiari buruz emandako gomendioekin eta Batzordeak Europako Parlamentuari, Kontseiluari, Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeetako Lantaldeari Europako Demokraziarako Ekintza Planari buruz egindako jakinarazpenarekin.

Eztabaida-foroak herritarrek parte hartzeko tresna aurreratua dira. Bertan, aukera-berdintasunaren printzipiotik aukeratutako pertsona-talde bat biltzen da gogoeta egiteko eta gomendio batzuk egiteko interes publikoko gai bati buruz. Herritarren eta Administrazio Publikoaren arteko lankidetza-ariketa da, politika eta zerbitzu publikoak hobetzera bideratua.

PARTAIDETZA PROZESUAREN DOKUMENTAZIOA