STEMLab Bizkaia podcastak bere 4. denboraldiari hasiera eman dio Industria Erronka ekitaldian

2026/10/02

Irailaren 13an STEMLab Bizkaiaren laugarren denboraldia estreinatu zen, STEM eremuetan (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) lan egiten duten emakumeen esperientzia, proiektu eta elkarrizketa inspiratzaileak bultzatzeko podcast bat.

Lehenengo atalean, podcasta benetako eszenatoki batera eraman da, Metal Enpresen Bizkaiko Federazioak - FVEM  sustatutako Industria Erronka ekitaldian. Maitane Alonso Monasterio, podcastaren aurkezleak eta Leire Rubio, industria-ingeniaria gonbidatuak ingeniaritzaz, bidean aurkitu dituen erronkez eta bere ibilbidea definitu duten esperientziez hitz egin dute. 

Aukera paregabea ekitaldira bertaratu diren guztientzat, podcastaren denboraldi berriaren hasierako atal honen grabazioaz zuzenean gozatu ahal izan baitute.

Denboraldi berri honetan, gonbidatuek anekdotak eta ikaskuntzak partekatuko dituzte, STEM bokazioak inspiratzeko eta hurbiltzeko, batez ere emakumeei.

Podcasta YouTuben eta Spotifyn emango dute, igandeetan. Atal bakoitzeko unerik onenak TikTok plataforman eskuratu ahal izango dira. Harpidetu zaitez datozen emanaldiak ez galtzeko

IKUSI SARRERA GUZTIAK