Bizkaiko Ibilbide Berdeen Lurralde Plan Sektoriala – BIBLPS 2028-2040

Lurraldea antolatzeko tresna hau tresna estrategikoa da azpiegitura berdea eratzeko. Ibilbide Berdeak komunikazio-azpiegitura kohesionatuak dira, eta, nagusiki, azpiegitura zaharrak, abelbideak, bide naturalak eta ibilbide historikoak eta/edo ekologia- edo paisaia-intereseko ibilbideak erabiltzen dituzte, mugikortasun aktiboa, irisgarria eta berdintasunezkoa helburu dutenak, zeharkatzen duten lurraldeko natura-, kultura- eta paisaia-ondarea berreskuratu, dinamizatu eta balioesteko.

Planak modu erabakigarrian, zehatzean eta zalantzarik gabe betetzen du BFAko foru gobernu-organoak legegintzaldi honetarako hartutako foru-konpromisoa, "2023-2027 Agintaldiko Foru Plana – Bizkaia denontzat" izenekoan zehaztua. Bertan ezartzen da Aldundiak "motorizatu gabeko ibilbide berdeen sarea" egituratzeko duen beharra eta konpromisoa, mugikortasun jasangarria sustatzeko, ohitura osasungarrien parametroen eta gure ondarearen zaintzaren pean.

Azken batean, mugikortasun aktiborako sare bat sortu eta eratu nahi da, lankidetzako eta partaidetzako gobernantzatik lurraldeari balioa emango diona.

Hasierako dokumentua

Aurrerapen-dokumentua