NovaGob 2025 Berrikuntza Publikoko Kongresua etorkizuneko administraziorako

2025/10/29

NovaGob 2025 Berrikuntza Publikoko Kongresua urriaren 27an eta 28an egin zen, Bartzelonan. Ekitaldi honek 35 erakunde baino gehiagoren laguntza izan du, eta administrazio irekiagoa, gizatiarragoa eta berritzaileagoa eraikitzea du helburu, egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Kongresuak sei ardatz tematiko izan ditu: adimen artifiziala, sinplifikazio administratiboa, talentuaren kudeaketa, jasangarritasuna eta gardentasuna. Hainbat administrazio publikotako pertsonek bultzatutako ponentzien, tailerren, eztabaiden, mahai irekien eta elkarrizketa-espazioen bidez landu dira gai horiek. Topaketa horietan, eraldaketa digitalaz, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuez, erakunde kulturaz, datuen erabileraz, gobernantzaren etikaz eta burokrazia adimendunaz hitz egin da.

Saioa Leguinagoicoa Bizkaiko Foru Aldundiko Estrategia Digitaleko zerbitzuburuak kongresuan parte hartu zuen, “Datuek agintzen dutenean, baina nora goazen ez dakitenean” izeneko hitzaldiarekin. Hitzaldian, erabakiak hartzerakoan datuek duten zereginari eta berrikuntzan begirada gizatiarragoa eta testuingurukoagoa txertatzeko beharrari buruzko hausnarketa egin zuen.

BFAk NovaGoben eta halako foroetan parte hartzeak administrazioen eta erakundeen arteko lankidetza bultzatzen laguntzen du, batera lan egiteko eta administrazio eraginkorragoa, irekiagoa, gardenagoa eta etengabeko teknologiak eta berrikuntzak bultzatua lortzeko.

IKUSI SARRERA GUZTIAK