Metafuturo Bizkaia Quantum, erreferentea nazioarteko ekosistema teknologikoan

2025/09/26

Metafuturo Bizkaia Quantum 2025, teknologia kuantikoei buruzko erreferentziazko ekitaldia, irailaren 24an eta 25ean egin da Bilboko Euskalduna Jauregian.Topaketa Bizkaiko Foru Aldundiak eta Atresmediak antolatu dute, eta teknologia kuantikoak gizartean, industrian eta ekonomian duen eraginari buruzko ezagutza partekatzeko sortu da.

Ager Izagirrek, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuak, eman die hasiera Metafuturo Bizkaia Quantum topaketei. Bi egunetan solasaldiak eta mahai-inguruak egin dira teknologia kuantikoari buruzko nazioarteko erreferenteekin: erakunde, enpresa, startup eta ikertzaileekin. Bi egun horietan gogoetak eta proposamenak egin dira egungo erronkei aurre egiteko, eta gai hauek izan dira hizpide: berrikuntza, adimen artifiziala, zibersegurtasuna eta teknologia kuantikoak nola laguntzen digun etorkizun irekiagoa, inklusiboagoa eta jasangarriagoa sortzen.

Ekitaldiak Bizkaiaren papera sendotu du nazioarteko ekosistema teknologikoan erreferente gisa, eta Biqain (Bizkaia Quantum Advanced Industries) estrategiaren barnean sartzen da. Estrategia hori Bizkaiko Foru Aldundiaren ibilbide-orria da gure lurraldean teknologia kuantikoan berrikuntzen garapena eta merkaturatzea bizkortzeko, teknologia- eta ikerketa-zentroen, unibertsitatearen eta enpresa-ekimenaren bidez.

IKUSI SARRERA GUZTIAK