Demo Day, prozesu konplexuak hobetzeko AA soluzioak

2026/01/30

Urtarrilaren 29an, ‘Demo Day 2026’ egin zen Madrilen, Gobe Ventures Azeleratzailearen hirugarren edizioa. Jardunaldian izan dira 10 B2G (Business to Government) startup, eta berrikuntza publikoan, eraldaketa digitalean eta GovTech-en (Government Technology) erreferentzia diren pertsonek osatutako epaimahai batek ebaluatu ditu haien proposamenak.

Hirugarren edizioan, aztergai izan dira barne prozesu administratiboetan eta herritarrentzako zerbitzuetan adimen artifizial sortzailea erabiltzen duten soluzioak, helburua izanik lurraldea era efizienteagoan gestionatzea, berrikuntza prozesuetan txertatzea eta administrazioa herritarrei hurbiltzea.

Demo Day-n parte hartu duen 10 startupetako bakoitzak —horien artean, Bilboko Brisa AI-k—bere proiektua aurkeztu du epaimahai baten aurrean, eta Saioa Leguinagoicoa Bizkaiko Foru Aldundiko Estrategia Digitalerako Zerbitzu Burua izan da epaimahaikideetako bat. 

Egitasmoak ebaluatzean, kontuan izan dira proiektuaren inpaktu publikoa, inplementazioaren bideragarritasuna, proposamenaren argitasuna, egitasmoaren sendotasuna eta herri administrazioekin elkarlanean aritzeko ahalmena.

Epaimahaiak, publikoak eta Gobe Ventures-en lantaldeak hiru startup hautatu dituzte, euren iritzian inpaktu potentzial handienekoak prozesu konplexuak hobetzeko adimen artifizialaren aplikazioaren eremuan.

IKUSI SARRERA GUZTIAK