Abian da STEMLab Bizkaia, arrastoa uzten duten emakumeak, podcastaren denboraldi berria

2026/03/02

Martxoaren 1ean hasi zen STEMLab Bizkaia podcastaren hirugarren denboraldia, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako gunea, esparru zientifikoan arrastoa uzten ari diren emakumeek kontatutako benetako istorioak ikusarazteko. 

Lehen atal honetan, Maite Álvarez BioBizkaia Osasun Ikerketa Institutuko ikertzailea, eta Maitane Alonso, podcastaren aurkezlea, Osasun Zientzietako ikertzailea eta ekintzailea elkartu dira. 

Biek, Inmunoterapiari eta gorputzak bere burua modu eraginkorragoan defendatzeko aukera ematen duten soluzioen garapenean, ikerketa zientifikoak duen funtsezko eraginari buruz hitz egin dute. Saioak STEMAhotsaren bertsio berri bat ere izan du, eta bertan herritarren iritziak jaso dira kalean egindako inkesten bidez, zientziarekin, ikerketarekin eta sare sozialetan duten hedapenarekin. Gainera, desinformazioaren fenomenoa jorratu da gaur egungo testuinguru zientifikoan. 

STEMLab Bizkaia podcast bat da, hainbat denboralditan zehar ahotsa eman diena STEM eremuetan (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) lan egiten duten Bizkaiko 17 emakumeri elkarrizketen bidez eta beren ibilbideetan bizi izandako istorioen, anekdoten, ikaskuntzen eta uneen bitartez.  

Gonbidatuek zientziaren munduan izandako bizipenak eta bidean egindako funtsezko aurkikuntzak partekatzen dituzte, baita lehen jakin nahi izango zuketena ere; hori guztia batez ere emakumeak inspiratzeko eta STEM bokazioetara hurbil daitezen animatzeko. 

Podcasta igandeetan emango da plataforma hauetan: YouTube eta Spotify. Eta atal bakoitzeko une hoberenak ere eskuragarri izango dituzu TikTok plataforman. Harpidetu zaitez datozen emanaldiak ez galtzeko! 

IKUSI SARRERA GUZTIAK