Amaitu da STEMLab Bizkaiaren bigarren denboraldia

2026/01/23

Urtarrilaren 21ean STEMLab Bizkaiaren bigarren denboraldiaren amaierako ekitaldia egin genuen Bilboko BAT Dorrean. Bertan bildu ziren podcastean parte hartu duten emakumeak esperientziak, proiektuak eta elkarrizketa inspiratzaile ugari partekatu dituzten emakumeak.

Bigarren denboraldian ere Maitane Alonso osasun zientzietako ikertzailea eta ekintzailea izan da podcastaren gidaria. Denboraldi honek zenbait berri izan ditu, hala nola, podcasta gonbidatu bakoitzaren lurraldera mugitzea eta STEMAhotsa, ikus-entzuleen partaidetza galderak bidaliz. STEM arloko erreferentziazko aurpegi berriak ere izan ditu:

  • Libe de las Fuentes, Hedapen Global Services enpresaren sortzailea eta zuzendari nagusia.
  • Patricia López, Bilboko Athletic Clubeko analista digitala.
  • Cecilia Chaves, Aikox enpresako bazkidea eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako ResQaR-ko kideetako bat.
  • Enara Artetxe, telekomunikazioetako ingeniaria eta Creativitic enpresaren sortzaileetako bat.
  • Iratxe Zuluaga, Ariadna eta Merytronic enpresen sortzailea eta zuzendari nagusia.
  • Susana Perez, datuen eta adimen artifizialaren arduraduna Grupo Oesía enpresan.
  • Guiomar Niso, ingeniaritza biomedikoan doktorea eta CSICeko Cajal Institutuko Neuroirudi arloko zuzendaria.
  • Marta Macho, matematikaria, EHUko irakaslea eta zientzia-dibulgatzailea.
  • Marisol Menéndez, industria ingeniaria, berrikuntza irekian aditua eta WITH eta Bilakatu enpresen sortzailea.

Denboraldia ixteko ekitaldia urtarrilean izan da, STEM hilabetean, erakunde askok STEM jarduera eta erronkak sustatzen dituzte aldi honetan. Podcast-etik ere bat egin dute ekimen honekin, STEM tematika bakoitzaren (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) asteroko bideoak argitaratuz.

YouTube-n eta Spotify-n ikus ditzakezu atal guztiak. Eta atal bakoitzeko une esanguratsuenak eskuragarri dituzu TikTok plataforman.

Laster ekingo diogu podcastaren hirugarren denboraldiari. Harpidetu eta ez galdu!

IKUSI SARRERA GUZTIAK