saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Nork merezi du sari bat Bizkaian berdintasunaren alde egiteagatik?

Informazioa

Zirgari Sariak 2022

»Transkripzioa

Bideoaren transkripzioa:

Transkripzioaren testua

 

Zirgari Sariak Berdintasunak agenda publikoan duen lehentasunezko betebeharraren aldarrikapenarekin banatzen dira.

  • Aurten sariek Belen Bilbaok, Argitan Elkarteak eta Skolastika programak emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako lana aintzatetsi dute.
  • Zirgari Sariak Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBKk bultzatzen dituzte eta sari banaketaren gala martxoaren 7an, Emakumearen Nazioarteko Egunaren aurreko egunean, egin da.

Zirgari Sariak. Zirgari Sariak banatu dira ehunka pertsonak parte hartu duten gala batean. Ekitaldian Berdintasunak agenda publikoan duen lehentasunezko zereginari eusteko beharra aldarrikatu da, baita osasun- edo gerra-krisialdietan ere. Aurten sariek Belén Bilbaok (ohorezkoa), Argitan Elkarteak (erakundea) eta Skolastikak (ekimena) emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako lana saritu eta aintzatetsi dute.

Zirgari Sariak Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBKk bultzatzen dituzte, eta saria emateko ekitaldia egin da, martxoaren 8aren, Emakumearen Nazioarteko Egunaren aurreko egunean. Ekitaldian Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia izan da, Foru Gobernuko kideekin batera. Halaber, bertan izan dira gure Lurraldeko hainbat kargu instituzional, erakunde eta antolakuntzetako ordezkariekin eta Bizkaiko herritarrekin batera. Zirgari Sarien izena zirgarietan inspiratzen da, duela mende bat inguru itsasadarrean zehar euren indar fisiko eta zirga baten laguntza bakarrarekin itsasontziak atoian eramaten zituzten emakumeen lanean.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak, Teresa Laespadak, hartu du hitza eta adierazi du Berdintasuna ezin dela agenda publikotik desagertu, sustrai matxista sakonak dituen gizarte batean bizitzen jarraitzen dugulako. Oraindik ere euren indarraren laguntza bakarrarekin itsasadarrean itsasontziak atoian eramaten zituzten zirgariek egiten zuten lan nekagarria gogorarazten duten sari hauek oso beharrezkoak dira. Era berean, adierazi du ez dela egia dagoeneko Berdintasunean bizi garela, nahiz eta eskubideak eta askatasunak lortu, eta ezin dela onartu, ezta ere, emakumeen egoera ahazterik pandemiari eta horrek eragindako krisiari aurre egiteko ahaleginak eta energiak horietan finkatzeagatik eta xede horietara bideratzeagatik.

Beste alde batetik, Nora Sarasolak, BBKko Gizarte Ekintzako zuzendariak, esku-hartu du eta azpimarratu duen bezala "Emakume gazteak energia eraldatzailez beteta datoz. Etorkizuneko agertokiak diseinatzen hasten direnean, feminismoari, ekologismoari eta zaintzei begira egiten dute, eta desberdintasunez arduratzen dira, herrialde aberatsak eta pobreak bereizten dituelako. Kritikoak dira. Eta baita eszeptikoak ere diskurtso populisten aurrean. Lehiakortasun iraunkorraren mugetan mugitzen dira. Izan ere, euren sustapeneko onenek, soldatagatik ez ezik, balioengatik ere aukeratzen dituzte enpresak. Planetaren eta bertako langileen zaintzarekin konprometituta daude. Eta hori horrela bada… Eta, gainera, biztanleriaren % 50 garelako. Zer gaitasun eraldatzaile egongo litzateke emakumeek erabaki-postuen % 50 beteko balituzte? Benetakoak, mundua aldaraz dezaketenak".

Aldundiaren Youtubeko kanaletik streaming bidez emititu den galan (esteka honetan ikus daiteke https://youtu.be/9zr-eswT_Gw), gainera, Koralai Ahots Taldearen musika-emanaldien uneak izan dira. Era berean, kategoriaz kanpoko Zirgari Saria eman zaio oraintsu hil den Lucía Martínez Odriozolari, bere semeak jaso duena. Martínez Odriozola Bizkaian borroka feministan presentzia historikoa izan duen kazetaria izan da, Zirgari Sari hauetako epaimahaikidea izateaz gain.

SARITUAK

Sariei dagokienez, ibilbidearen saria Belen Bilbaorentzat izan da, erakundearen saria Argitan Elkartearentzat eta proiektuaren saria Skolastikarentzat. Belen Bilbao, medikua, ez da bere lanbidea betetzera mugatu, baizik eta, bere ohiko betebeharraz haratago, bere aisialdiaren eta bere indarren zati handia kolektibo behartsuen, bazterkeria-egoeran dauden pertsonen eta, bereziki, kalteberatasun-egoeran dauden emakumeen bizitza hobetzen laguntzera bideratu du. Gaztetatik, batez ere unibertsitate garaian, pate hartze aktiboa izan zuen Bizkaiko Mugimendu Feministan, batez ere Emakumeen Asanbladan. Gogoratu behar da, halaber, 28.000 historia kliniko inguru pilatu dituela ginekologian.

Barakaldoko Argitan Emakumearen Aholku Zentroa 1996an eratu zen indarkeria matxista eta horren ondorio guztiak salatzeko eta politika feministak sustatzearen beharra agerian uzteko. Argitan elkarteak, batez beste, 350 emakume jasotzen ditu urtean; beraz, 26 urteko ibilbidean indarkeria matxistaren eta desberdintasunaren 8.700 biktima baino gehiago artatu ditu, aholkularitza juridikoa, lanekoa, laguntza psikologikoa eta gizarte-prestazioei buruzko informazioa eskainiz.

Skolastika, berriz, literatura, feminismoa eta aldarrikapena batzen dituen proiektua da. Emakumeen iragan literarioaren berri ematen digu eta tailer, hitzaldi, mintegi eta literatur ikastaroen bidez erreibindikatzen ditu. Eta nortasun propioarekin egiten du, emakumeen talentuaren eta sorkuntzen aurkako estereotipoak eta aurreiritziak eraisten laguntzen duen metodologia parte-hartzailearekin.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 
 

Lucía Martínez Odriozola

»Transkripzioa

Bideoaren transkripzioa:

Transkripzioaren testua

 

Belén Bilbao Borde

»Transkripzioa

Bideoaren transkripzioa:

Transkripzioaren testua

 

Argitan

»Transkripzioa

Bideoaren transkripzioa:

Transkripzioaren testua

 

Skolastika

»Transkripzioa

Bideoaren transkripzioa:

Transkripzioaren testua

 
 
 

e-mailez bidali