HAUR ETA NERABEEN TOKIKO KONTSEILUAK

Bizkaiko Foru Aldundiak haurren eta nerabeen begirada txertatu nahi du jarduera publikoaren plangintzan, haien iritziak ezagutzeko eta baloratzeko, haien balio demokratikoak sendotzeko, eta haurren eta nerabeen gaitasunari eta eskubideei buruzko gizarte-sentsibilizazioan laguntzeko.

Nazio Batuen 1989ko azaroaren 20ko Haurren Eskubideen Konbentzioak (HEK) eskubide osoko subjektutzat aitortzen ditu 18 urtetik beherako pertsona guztiak. Lehen aldiz eta modu globalean onartzen da haurren erabateko herritartasuna. Herritartasun hori gauzatzeko, Konbentzioaren funtsezko lau printzipioetako bat haurren eta nerabeen parte-hartzea da.

Bizkaiko udalerrietan Haur eta Nerabeen Kontseiluak abian jartzen laguntzea, Bizkaiko haur eta nerabeak ekintza publikoan eta komunitarioan partaide izan daitezen eta partaidetzaren kultura handiagoa sor dezaten.

Bizkaiko Haur eta Nerabeen Toki Kontseiluen errealitateari buruzko diagnostikoak aukera ematen du Lurralde Historikoko espazio horien artikulazioaren ikuspegi osoa eta zorrotza lortzeko. Helburua: haur eta nerabeen eta tokiko erakundeen arteko elkarrizketa-guneen diseinua erraztea.

Deskargatu (8,2 MB)