Hartzaileak: Kanpaina honen hartzaile nagusiak eskolan dabiltzan eta kirol-jardueraren batean aritzen diren ume eta gazteak (6-16 urtekoak) dira, baita haien gurasoak ere.
Ekintzaren azalpen laburra: Iaz hasitako egitasmoari jarraipena ematen dion ekimen honen helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da eskolako kirol esparruan, betiere familia-giroa kontuan hartuta. Kanpaina sustatu duten euskara zerbitzuek bost kirol-jarduera aukeratu dituzte aurten (txirrindularitza, eskubaloia, sokatira, lasterketa eta surfa), eta horiei joan den urtean landutakoak (futbola, saskibaloia, pilota, arraunketa eta luzatze-ariketak) gehitu behar zaizkie. Horiez gain, beste euskarri batzuk argitaratuko dira herriko kirol-azpiegitura publiko nahiz pribatuetan eta kirol-dendetan zabaltzeko. Balio erantsi gisa, gose taldeak musikaz jantzi du kanpaina.
Euskarriak: Paperezko euskarriak: kartelak (txirrindularitza, eskubaloia, sokatira, lasterketa eta surfa) eta liburuxkak (igeriketa eta fitness-a).
Euskarri elektronikoak: webgunea.