Esperientzien Gordailua
ALKARBIDE. Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea
  • Helburu estrategikoa: Euskararen Erabilera
  • Esparrua: Aisia eta kirola
  • Ekintzaren izena: Aukeratu zeurea (2010)
  • Urtea: 2010
  • Ekintzaren sustatzaileak:
  • Hartzaileak: Kanpaina honen hartzaile nagusiak eskolan dabiltzan eta kirol-jardueraren batean aritzen diren ume eta gazteak (6-16 urtekoak) dira, baita haien gurasoak ere.
  • Ekintzaren azalpen laburra: Iaz hasitako egitasmoari jarraipena ematen dion ekimen honen helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da eskolako kirol esparruan, betiere familia-giroa kontuan hartuta. Kanpaina sustatu duten euskara zerbitzuek bost kirol-jarduera aukeratu dituzte aurten (txirrindularitza, eskubaloia, sokatira, lasterketa eta surfa), eta horiei joan den urtean landutakoak (futbola, saskibaloia, pilota, arraunketa eta luzatze-ariketak) gehitu behar zaizkie. Horiez gain, beste euskarri batzuk argitaratuko dira herriko kirol-azpiegitura publiko nahiz pribatuetan eta kirol-dendetan zabaltzeko. Balio erantsi gisa, gose taldeak musikaz jantzi du kanpaina.
  • Euskarriak: Paperezko euskarriak: kartelak (txirrindularitza, eskubaloia, sokatira, lasterketa eta surfa) eta liburuxkak (igeriketa eta fitness-a). Euskarri elektronikoak: webgunea.
  • Komunikazio-bideak: Prentsaurrekoa, udalaren web gunea, sare sozialak, irratiak eta telebistak.
  • Eragileak: Udaleko kirol instalazioak, kirol federazioak, gimnasioak, kirol dendak eta kirol elkarteak
  • Irudiak:

    Prentsaurrekoa.jpg

  • Aurkezpena:

Itzuli