Hartzaileak: Ume jaioberriak eta 1-6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoak izango dira.
Ekintzaren azalpen laburra: Ume jaioberriak eta 1-6 urte bitarteko umeak dituzten gurasoek umearen ingurune hurbilean euskara sustatzeko aholkuak batzen dituen diptikoa jasoko dute etxeetan eta euren kezka eta beldurrak uxatzeko prestatu den web gunearen berri ere izango dute; horrez gain, abestiak, euskarazko oinarrizko hitzak eta esamoldeak ikasteko KU-KU liburuxka CD eta guzti ere banatuko zaie. Gainera, opariak ere banatu dira, txikienentzat adur-zapia eta gainerakoentzat askari-poltsa.
Euskarriak: Diptikoa ordezkari politikoak sinatuta, Ku-ku liburuxka eta web gunea gurasoek dituzten kexkei erantzuna emateko.