Bizkaiko foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiaren egitura

Foru Aldundia Bizkaiko gobernua eta administrazioa dagozkion organo kolegiatua da. Bere buruak, Ahaldun Nagusiak, zehaztu egin ditzake, besteak beste, Foru Aldundiaren egitura orokorra eta haren jardun-eremuak funtzioen sorta zabala gauzatzeko, hala nola, zergak biltzea, hirigintza, errepideak eta herri lanak, ingurumena, kultura ondarea edo gizarte ongizatea.

Ondorioz, Ahaldun Nagusiaren uztailaren 6ko 169/2023 Foru Dekretuak, Bizkaiko Foru Aldundiaren sailak ezarri zituen:

  1. Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanak.
  2. Ingurune Naturala eta Nekazaritza.
  3. Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna.
  4. Ogasuna eta Finantzak.
  5. Euskara, Kultura eta Kirola.
  6. Azpiegiturak eta Lurralde Garapena.
  7. Garraioak,Mugikortasuna eta Turismoa.
  8. Ekonomia Sustatzea.
  9. Gizarte Ekintza.
  10. Ahaldun Nagusiari laguntzeko Unitatea.

Ekin lanari!