Udalak

Sarrera

Udalak administrazio- eta lurralde-unitate oinarrizkoenak dira. Udalerriko gobernuari Udala esaten zaio, eta Udal Batzako zinegotziak udalerrian bizi diren pertsonek udal hauteskundeetan aukeratzen dituzte. Zinegotziek euren artean Alkatea aukeratzen dute zeina udalaren goreneko ordezkaria baita.

Udalak herritarrei hainbat zerbitzu ematen dizkio: udaltzaingoa, liburutegia, kaleak garbitu, zaborrak batu, ur hornidura zaindu, espaloien konponketa, gazteentzako aisialdia…

Udalak bere aurrekontua du, eta zerbitzu hauek guztiak eskaini ahal izatek diru sarrerak hainbat bidetatik eskuratzen ditu, batez ere hauetatik: zergak eta tasak, Foru Aldunditik egindako ekarpenak, eta maileguak.

Eta bukatzeko  gogoeta egin dezagun: zer gertatuko litzateke Udalek eskaintzen dituzten zerbitzuekin behar adina dirurik ez balego? Zer egin dezakegu eta zer egin beharko genuke zerbitzu horiek edukitzeko?