Bizkaiko Foru Aldundia

Sarrera

Bizkaia, lurraldeko udalerriek osatzen dute eta Bizkaiko Foru Aldundia gobernu eta administrazio orokorra da. Bizkaitarrek lurralde-hauteskundeetan Batzar Nagusietako kideak aukeratzen dituzte eta horiek, guztien artetik, Ahaldun Nagusia izendatzen dute. Batzar Nagusien egoitza ofiziala Gernikako Batzaretxean ego narren, erakundeak Bilbon egoitza administratiboa dauka.

Foru Aldundiak lurraldeko herritar guztiei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste: gizarte-zerbitzuetako laguntzak (adinekoak, ezinduak, pobrezian dauden pertsonak, indarkeria matxistaren biktimak); foru ogasuna (zergen kudeaketa); errepideak (eraiki eta mantendu); kulturaren eta kirolaren sustapena; gazteria (oporraldiak); garraio publikoaren plangintza (bidegorriak, BizkaiBus, Metro Bilbao…)

Foru Aldundiak bere aurrekontua du eta zergen bidez biltzen du diru gehiena.

Eta bukatzeko, hausnartzeko galdera pare bat:

Zer gertatuko litzateke Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak oradintzeko dirurik ez balego? Zer egin dezakegu eta egin beharko genuke zerbitzu horietaz baliatu ahal izateko?