Zergak

Sarrera

Sektore publikoko instituzioek aurrekontuetan ezarrita dituzten diru-sarrera gehienak tributuen bidez lortzen dituzte. Zergen helburu nagusia da sektore publikoak zerbitzuak eskaintzeko beharrezkoak diren diru sarrerak lortzea.

Bi tributu mota bereiz daitezke, aintzat hartuta zergapekoak ordainetan zerbait jasotzen duen ala ez:

  • Tasak
  • Zergak

Tasak

Erakunde publiko batek erabiltzaile bati onura zuzena ekarriko dion zerbitzu publiko edo jarduera bat emateagatik  ordainetan dirua eman behar denean, Tasak ordaintzen dira, besteak beste,  zerbitzu hauengatik: unibertsitate publiko bateko matrikula, zaborra biltzea eta kiroldegia erabiltzea edo sute itzaltze eta salbamendu zerbitzuak.

Zergak

Administrazio publikoek zergapekoei eskatzen dizkieten ordainketak dira. Horien ordainetan ez da inolako onura zuzenik jasotzen.

Zergak sailkatu daitezke zergapetuen errentaren gainean ehunenekotan duten eraginaren arabera:

  • Zerga gutxikorrak: errenta eta aberastasuna handiagotzen diren heinean, zergaren ehunekoa gutxitzen da.
  • Zerga gehikorrak: errenta eta aberastasuna handiagotzen diren heinean zergaren ehunekoa ere handiagotzen da. Talde honetan daude Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, Ondareen gaineko Zerga eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga.
  • Zerga proportzionalak: errenta eta aberastasuna handiagotzen diren heinean zergaren ehunekoa ez da aldatzen. Talde honetan Sozietateen gaineko Zerga dago.

Zerga motak

Bi zerga mota daude: zuzeneko zergak eta zeharkako zergak.

Ekin lanari!