Zergak

Zuzeneko zergak

Pertsonak edo enpresak zuzenean zergapetzen dituzten zergak dira, hemen aipatzen diren kasuetan:

  • Errenta lortu dutelako: adibidez, enpresa baten ustiapenetik irabazitako etekinak; lan pertsonaletik datozen sarrerak (soldatak); edo higiezin baten jabeak higiezina beste pertsona bati alokatzeagatik eskuratutako errentak.
  • Ondarea eukiteagatik: adibidez, higiezin baten jabe izateagatik (etxebizitza bat, lokal bat…).

Beraz, zergapeko pertsonaren edo enpresaren ekonomia-maila (aberastasuna, gaitasun ekonomikoa) aintzat hartzen dute (hau da, ez dugu denok kopuru berdina ordaitzen: zenbat eta gehiago eduki, orduan eta gehiago ordaintzen da).

Hona hemen garrantzitsuenak:

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)
  • Sozietateen gaineko Zerga (SZ)
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)
  • Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga (ODZ)
  • Ondarearen gaineko Zerga (OZ)

Ekin lanari!