Zuzeneko zergak

Ondasun Higiezinen gaineko Zergak (OHZ)

Zerga mota Zuzena
Jasotzailea Udala
Zergaduna Ondasun higiezinen gainean eskubideak dituzten Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoak (jabeak, gozamena, azal- eskubidea…). Ondasunak mota askotarikoak izan daitezke: landatar, hiritar edo ezaugarri berezikoak (portuak, aireportuak, tren-bideak…)
Oinarri ezargarria

Ondasun higiezinen hiri-ondasun, landa-ondasun) katastro-balioa.

Katastro-balioa= lur-balioa gehi eraikuntza-balioa da.

Katastro-balioa Foru Aldundiak herritarrei jakinarazitako balioa da.

Oinarrearen murrizpenak Ez daude
Oinarri likidagarria Ondasun higiezin landatar zein hiritarren, zein ezaugarri berezikoen balio katastrala
Tarifa edo Tipoa

Udalerri eta ondasun higiezin motaren araberakoa.

  • Hirita ondasunak: 0,02 % (minimoa) y 0,60 % (maximoa)
  • Landatar ondasunak: 0,05 % (minimoa) y 0,50 % (maximoa)

Udalek kargatasa ezberdinak (altuagoak) ezar ditzakete hiri-erabileretarako (industria-erabileretako, merkataritza-erabileretako…).

Informazio gehiago Karga tasak OHZ

Kuota Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzean ateratzen den kopurua.
Hobariak Udalarentzak nahitaezkoak eta borondatezkoak diren hobariak daude. Informazio gehiago Gure Gida. Hobariak eta errekarguak.
Errekarguak

Ezohiko bizitza diren etxeak.

Informazio gehiago Gure Gida. Bizkaiko Udak batek hutsik dauden etxebizitzentzak Ondasun Higiezinen gaineko zergan errekargu bat ezarri ahal du?

Ordaindu beharrekoa Kuotari hobariak eta errekarguak aplikatu ondorengoa.

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) izaera erreala duen zuzeneko tributua da, eta Bizkaiko lurralde historikoko edozein udalerritan kokatuta dauden ondasun higiezin landatar zein hiritarren balioa zergapetzen du.

Ondasun higiezinen jabeek, jabe izate hutsagatik, "kontribuzioa" esaten zaion hori ordaindu behar diote Udalari urtero.

Bizkaiko Foru Aldundiak araudi orrokorra ezartzen du eta Udalek beren Zerga Ordenantzetan foru araudiak baimentzen dituen alderdiak arautu ahal dituzte. Hori dela eta, tipoak edo hobariak desberdinak izan daitezke udalerri bakoitzean.

Bestalde, Udalek Bizkaiko Foru Aldundiaren esku utzi ahal dituzte Ondasun Higiezinen gaineko zergaren likidazioa, ikuskaritza edo diru-bilketa, eta baita likidazioen kontra ezarri ahal diren errekurtsoen ebaztea.

2017ko urtarrilaren 1etik katastrobalio berriak indarrean  sartu ziren. Katastrobalioen gehikuntza konpentsatu ahal izateko, aurreko araudian zeuden tipo minimo baxuagoak ezarri ziren bai hiriko ondasunetarako, bai landako ondasunetarako. Halaber, gehieneko tasa bat ezarri zen ondasun higiezienen bi kategoria bakoitzean.

Ondasun Higiezinen Zerga (OHZ) udalen diru-bilketa iturri nagusienetariko bat da.

Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?

Pertsona fisikoek eta Pertsona juridikoek zenbat ordaindu behar duten kalkulatu ahal izateko, kontsultatu Udal bakoitzaren Zerga Ordenantzak eta aurreko Taulak dakartzan  kontzeptu hauek: Oinarri ezargarria; Oinarriaren murrizpenak; Oinarri likidagarria; Tarifa edo Tipoa; Kuota; Hobariak; Errekarguak; Ordaindu beharrekoa.


Adibidea

Xabier Getxon bizi da eta babes ofizialeko etxebizitza baten jabe egin da. Bizkaiko Foru Aldunditik heldu zaio bere etxebizitzaren balio katastrala 78.000 €koa dela.

Zenbatekoa da ordaindu behar duen OHZ zerga?

  • Lehenik, Getxoko Udalaren Ondasun Higiezinen gaineko Zerga Ordenantza jakin behar dugu: Hiritarren Tasa Orokorra hartuko dugu kontuan: % 0,2541 .
  • Xabierren etxebizitzari dagokion Katastro-balioa 78.000 €ko da, beraz, ordaindu beharrekoa hauxe da: % 0,2541*78.000 €= 198,19 €.
  • Getxoko Udalak % 50 hobaria aplikatzeko aukera ematen du ondasun higiezina babes ofizialeko etxebizitza bada. Horregatik, portzentaje ehuneko hau aurrekoari aplikatuz gero hobariaren zenbatekoa daukagu: % 50 *198,19= 99,09 €.
  • Hori dela eta, ordaindu beharrekoa hauxe izango da: 198,19-99,09 = 99,10 €.

Ekin lanari!