A

Aurrekontua
Epe jakin baterako diruaren sartu-irtenen aurreikuspen bat da, familia, enpresa edo gobernu batek egin beharreko jarduera ekonomiko bati buruz.

B

Balio Erantsia
Lanari esker hasierako "input" edo lehengaietatik ekoizpen-prozesuaren ondorengo produktura dagoen balio gehigarria da.
Barne Produktu Gordina
Nazio batean urte batean ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzuen diru-balioa.

D

Dohaintza
Bizi den norbaitengandik kosturik gabe lortutako ondare (dirua, etxebizitza, lurra…) gehikuntza da.

E

Egintza Juridiko Dokumentatuak
Dokumentu publiko, erregistragarri eta balio ekonomikoa dituen ekintza formalizatuak dira, adz.: etxeen salerosketa, hipotekak…
Ekonomia Ituna
Ekonomia mailan lortutako akordioa da. Ekonomia Itunaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Estatuaren arteko finantza eta zerga harremanak arautzen dira.
Errendimendua
Pertsona edo gauza batek ematen duen produktua edo erabilgarritasuna.
Errenta Kanpaina
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ordaintzeko epea da. Orokorrean apirila-ekaina bitartean izaten da, eta hilabete lehenago zergaren azalpenak argitaratzen dira.
Ezkutuko Ekonomia
Ogasunarekin dituen betebeharretatik kanpo ari den jarduera ekonomikoa.

H

Herentzia
Hiltzerakoan, bere oinordekoei, pertsona batek uzten dizkien onurak, eskubideak eta betebeharrak.
Hobaria
Zerga baten kuota osoa murrizten den portzentajea. Esaterako, Ondasun Higiezinen gaineko Zergan Babes Publikoko Etxebizitzentzat %50eko hobaria.

I

Iruzur Fiskala
Ogasunari eginiko tranpa edo iruzurra.

K

Kenkaria
Zerga batengatik ordaindu behar den kuota murrizten duen zenbatekoa. Esaterako, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, kenkariak oinarri likidagarriari tarifa aplikatu ondoren sortzen den kuota osoari kentzen zaizkio (kenkaria ondorengo ahaideengatik, kenkaria ohiko etxebizitza errentan hartzeagatik…).
Kontribuzioa
Ondasun higiezinen (etxea, garajea,...) jabeek, jabe izate hutsagatik urtero bere Udalari ordaindu behar dutena; edo beste era batera esanda Ondasun Higiezin gaineko Zerga da.

M

Mozkina
Eragiketa eta jarduera ekonomiko batean eskuratzen den irabazia da.

O

Offshore Inbertsioak
Lurralde bateko enpresak beste lurralde batean jarduera ekonomiko bat jartzea zenbait abaintaila lortzeko asmotan, besteak beste, eskulan merkeagoa, zerga ordainketa txikiagoa eta lan araudi arinagoa.
Oinarri likidagarria
Zergetan, oinarri ezargarriari oinarriaren murriztapenak kendu ondorengo kopurua da.
Oinordetza
Pertsona fisikoak herentzian kosturik gabe lortutako ondare gehikuntza da.
Ondare eskualdaketa
Ondare baten jabetza pertsona batetik beste batengana pasatzea, eskubide errealak sortzea, alokairuak… Sarritan aurkitutako adibideak hauek dira: etxebizitza baten edo kotxea baten salerosketa.
Ondasun Higiezin
Lurrari atxikirik dauden ondasunak dira, hala nola lursailak,orubeak, etxeak, lantegiak eta, oro har, mugitu ezin daitezkeen gauzak.

P

Paradisu fiskala
Lurralde edo estatu bat non bere zerga politika mesedegarria den kanpoko pertsona edo enpresentzat.
Pertsona Fisikoa / Pertsona Juridikoa
Pertsona fisikoa pertsona naturala da bere eskubide eta betebeharrekin, pertsona juridikoa aldiz, pertsona fisiko bat edo gehiagoz osatua, erakunde bat da bere eskubide eta helburu sozialaz eta irabaz asmoduna ala gabea.

S

Sektore Publikoa
Herritarrak jabe diren erakunde eta instituzioak, interes orokorra helburu dutenak (ez etekinak lortzea) eta errekurtso publikoekin finantzatzen dena (orokorrean, zergak dira errekurtsoen iturria).

Z

Zeharkako Zerga
Errenta erabiltzeak zergapetzen du. Ondasunak eta zerbitzuak, kontsumitzen denean ordaintzen da.
Zerga Oinarria
Zerga-tasa aplikatuko zaion kantitatea; oro har, dirutan adierazten da (fakturaren zenbatekoa, zergapekoaren errenta guztia…)
Zergapekoa
Zerga dagokion pertsona fisikoa, juridikoa eta entitateak dira. Hauei zerga arauak betebehar formalak jartzen dizkie (informazio aitorpenak aurkeztea) eta materialak (zerga ordaintzea). Batzuetan zergapekoak ez du zergaren kostua jasaten, ordainketa egitera behartuta ego narren: adibidez, enpresak langileari soldata ordaintzen dionean, Ogasunari atxikipenaren zenbatekoa ordaintzera behartuta dago baina zergaren kostua langilearen kargu da (soldatatik kentzen zaio).
Zerga Tasa
Oinarri likidagarriari ezartzen zaion ehunekoa da.
Zerga Zorra
Ordaindu beharreko kopurua da. Zerga-kuotari kenkariak kenduta edo errekarguak gehituta ateratzen den emaitza da.
Zuzeneko Zerga
Zergadunaren errenta zergapetzen du. Errenta sortu edo jaso ahala ordaintzen da.