Ekintzaren azalpen laburra: DBH bukatutakoan, batxilergoan zein lanbide heziketan jarraituko duten gazteek, euskarazko ereduetan jarraitzea
Euskarriak: Gutuna: Eñaut Elorrietak, KenZazpi taldeko abeslariak sinatuta. DBH euskaraz egiten ari diren gazteei zuzentzen zaie Eñaut gutunean eta hurrengo urteetako ikasketak ere, euskaraz egitera animatzen ditu.
Liburuxka: batxilergoan eta lanbide heziketan, euskarazko ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxeen zerrenda agertzen da eskualdeka antolatuta eta horrekin batera, eskualde bakoitzeko garraio-sarearen berri ematen da.
Oparia: sakelakoa gordetzeko zorrotxoa, Zeurea da Aukera: jarraitu euskaraz! leloarekin.
Komunikazio-bideak: Gazteei etxeetara bidali zaie.
Ikastetxeen bidez ere banatu da.