Zuzeneko zergak

Sozietateen gaineko Zergak (SZ) – Ekin lanari!

  1. Ikus Kontuak Garbi aurkezpena eta erantzun honako galdera hauek:
    • Sozietateen gaineko zergaren bidez zenbat diru biltzen du Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasunak?
    • Bildutako diruaren zein ehuneko dagokio zerga honi?
  2. Legezko betekizunak beraiek egitea erabaki dute eta honela, abokatu bati ordaindu beharrekoa aurreztea; baina ez dakite gauza handirik gai hauetaz eta zuen taldeari eskatu diote laguntza. Hona zerga betekizunei begira sortu zaien zalantza: Zure lengusinak eta beste lagun bik MUSIKARIAK izeneko enpresa txiki bat sortzeko asmoa dute. Enpresak Euskal Autonomi Erkidegoan musika-ekitaldiak antolatzea eta kontratzea izango ditu nagusiki bere eginkizunen artean. Legezko betekizunak beraiek egitea erabaki dute eta honela, abokatu bati ordaindu beharrekoa aurreztea; baina ez dakite gauza handirik gai hauetaz eta zuen taldeari eskatu diote laguntza. Hona zerga betekizunei begira sortu zaien zalantza:
    • Irabaziak izanez gero, enpesa txikia izanik, zenbateko tarifa edo tipoa ezarriko zaie?
  3. Azkar enpresak garraio zerbitzuak ematen ditu eta 25 langilek osatzen dute. Hona hemen azken urtean izandako datuak:
    • Soldatak: 756.400€
    • Salmentetatik lortutakoa: 950.000 €
    • Telefono gastuak: 2.105 €
    • Erosketak: 108.000 €
    • Ura eta argia: 1.834 €
    • Zein da Oinarri Ezargarria?
    • Zein da Tarifa edo Tipoa
    • Kalkulatu Sozietate Gaineko Zergagatik ordaindu beharrekoa.

Atzera