KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2026ko Urriaren 22a

TXIRRINDULARITZA

Durangok Itzulia 2027ko etapa bateko helmuga hartuko du

Iturria: www.durango.eus

Durangok Itzulia Basque Country 2027ko etapa bat hartuko du. Lasterketa apirilaren 5etik 10era izango  da. Durangoko Udalak eta OCETAk, lasterketa antolatzen duen elkarteak, gaur, urriaren 21ean,  nazioarteko txirrindularitza-egutegiko hitzordu aipagarrienetako baten etapa baten helmuga hartzeko  akordioa sinatu dute.  

Hitzorduak jarraipena emango dio Durangok txirrindularitzarekin duen lotura estuari, kirol horrek  tradizio luzea baitu eta zale asko biltzen baititu udalerrian. Urte luzez, Durango Itzuliari eta lehen mailako  beste lehiaketa batzuei lotuta egon da, hala nola Durango-Durango Emakumeen Saria. Etapako helmuga  hartzeari esker, herritarrek nazioarteko irismena duen kirol-gertakari bat hurbiletik bizi ahal izango dute. 

Horrez gain, txirrindularitza zaleek Durango ezagutu ahal izango dute, eta tokiko jarduera ekonomikoari  mesede egingo zaio. Modu horretan, udalerriak txirrindularitzak protagonismo berezia hartuko duen  egun bat biziko du. 

Egoitza berri honekin, Itzuliak jarraitzen du Euskadiko udalerriekin duen lotura estutzen,  txirrindularitzaren ikuskizuna lurraldeko hainbat lekutara eramaten eta lasterketaren ezaugarri diren  paisaiei, herriei eta kirol horrekiko zaletasunari balioa ematen. 

Durangon amaituko den etaparen xehetasunak eta Itzulia Basque Country 2027ko ibilbide osoa laster  jakinaraziko dira. 

Argazkia eta albiste osoa www.durango.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA