Zeharkako zergak

Ondare eskualdaketen gaineko Zerga (OEZ)

Zerga mota Zeharkako
Jasotzailea Foru Aldundia
Zergaduna Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoak
Oinarri ezargarria Bigarren eskuko salerosketaren balioa
Oinarriaren murrizpenak Ez daude
Oinarri likidagarria Salerosketaren balioa
Tarifa edo Tipoa % 7, % 4 o % 2,5 eskualdatutako ondasunaren arabera. Informazio gehiago Laburpen taula
Kuota Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzean ateratzen den kopurua.
Kenkariak Ez daude
Ordaindu beharrekoa Kuota bera

Ondare Eskualdaketen gaineko zerga zeharkako zerga da, Pertsona fisikoek eta Pertsona juridikoek ordaindu behar dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiak jasotzen du.

Zer zergapetzen du?

Zerga hau salerosketaren balioari ezartzen zaio besteak beste, bigarren eskuko etxebizitza edo ibilgailu bat erostean

Bigarren eskuko salmentetan egiten den kontsumoan ez da BEZa zergapetzen, (lehenagotik zergapetuta dagoelako), eta bere ordez Ondare Eskualdaketen zerga ezartzen da.

Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?

Pertsona fisikoek eta Pertsona juridikoek zenbat ordaindu behar duten kalkulatu ahal izateko, kontsultatu aurreko taulan kontzeptu hauek: Oinarri ezargarria; Oinarriaren murrizpenak; Oinarri likidagarria; Tarifa edo Tipoa; Kuota; Kenkariak; Ordaindu beharrekoa.


Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (EJDZ)

Zerga mota Zeharkakoa
Jasotzailea Foru Aldundia
Zergaduna Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoak
Oinarri ezargarria Dokumentatu beharreko agiriak adierazten duen balioa.
Oinarriaren murrizpenak Ez daude
Oinarri likidagarria = Oinarri ezargarria
Tarifa edo Tipoa Informazio gehiago Laburpen taulan
Kuota Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzean ateratzen den kopurua.
Kenkariak Ez daude
Ordaindu beharrekoa Kuota bera

Zer zergapetzen du?

Ekintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zerga ordaindu behar da notarioaren aurrean agiriak edota administrazio zein merkataritza arloko dokumentu jakin batzuk formalizatzean.

Egintza Juridiko Dokumentatuen artean zerga araudik hiru mota desberdintzen ditu:

  • Notario-agiriak: eskriturak, aktak eta notarioaren aurrean egindako lekukotzak. Eskrituren eta akta notarialen lehen kopiak, baldin eta kopuru edo gauza baloragarri bat baldin badute xedea eta inskribatu daitezkeen egintza edo kontratuak jasotzen badituzte. Adibidez:
    • BEZari lotutako ondasun higiezinen emateak. Adibidez, eraikin higiezin berri baten erosketa eskritura.
    • Ondasun higiezinen banaketa, zatiketa, bateratze edo elkarketak. Adibidez: baserri- lurra hiru zatitan banatzea hiru neba-arreben artean (jabeak).
    • Obra berriko aitorpenak, banaketa horizontalak.
    • Hipoteka bermedun maileguak eratzea eta kitatzea.
  • Administrazio-agiriak: Erregistro Publikoetan egindako prebentziozko idatzoharrak, esate baterako: bahiturak, jabetza bati buruz erabaki gabeko demandak, eta abar.
  • Merkataritzako agiriak: kanbio-letrak, ordaindukoak, ordainagiriak eta jiroaren pareko dokumentu oro.

Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?

Pertsona fisikoek eta Pertsona juridikoek zenbat ordaindu behar duten kalkulatu ahal izateko, kontsultatu aurreko taulan kontzeptu hauek: Oinarri ezargarria; Oinarriaren murrizpenak; Oinarri likidagarria; Tarifa edo Tipoa; Kuota; Kenkariak; Ordaindu beharrekoa.

Ekin lanari!