Zeharkako zergak

Balio Erantsiaren gaineko Zergak (BEZ)

Zerga mota Zeharkakoa
Jasotzailea Foru Aldundia
Zergaduna Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoak
Oinarri ezargarria Eskuratutako ondasunen edo zerbitzuen balioa
Oinarriaren murrizpenak Ez daude
Oinarri likidagarria Eskuratutako ondasunen edo zerbitzuen balioa
Tarifa edo Tipoa

Tasa oso murriztua: % 4. Premiazko ondasunak: barazkiak, esnea, ogia, fruta…

Tasa murriztua: % 10. Elikagaiak, oro har (aurreko lerroan aipatuak salbu); bidaiarien garraioa; etxebizitza; eta liburutegien, artxiboen, dokumentazio-zentroak, museoko, arte-galeriako, eta abarreko sarrerak.

Tasa orokorra: % 21. Etxetresna elektrikoak, arropak, oinetakoak, brikolajea, tabakoa, edari alkoholdunak, antzerkietarako, ikuskizunetarako, kontzertuetarako sarrerak, zine-areto eta diskotekarako sarrerak, telefonia mugikorreko zerbitzuak, eta ile-apaindegien zerbitzuak.

Kuota Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua
Kenkariak Ez daude
Ordaindu beharrekoa Kuota bera

Zerga hau 1986ko urtarrilaren 1ean sortu zen, Espainia garaiko Europako Ekonomia Erkidegoan (EEEan) (egun Europar Batasuna) sartu zenean. 1992 urtean, arau aldaketa nagusia indarrean sartu zen. Zerga honen ondorioz, ordura arte zeuden beste zerga batzuk kendu ziren Europar Batasuneko herrialdeen arteko zergak bateratzeko asmoz, nahiz eta tokiak tokiko zergaren ehunekoa desberdina izan.

Zer zergapetzen du?

Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) kontsumoaren gaineko zeharkako zerga da, ondasunen erosketa edo zerbitzu profesionalak jasotzea izan. Azken kontsumitzaileek jasan behar dute.

BEZak produkzioaren kate-maila guztiak zergapetzen ditu (enpresariak BEZa jasaten du egiten dituen erosketetan eta gero salmentetan jasanarazten du) eta prozedura hori azken kontsumitzailearekin bukatzen da, benetan beronek ordaintzen baitu.

Tarteko enpresariek egiten duten bakarra da bezeroei jasanarazitako BEZaren eta jasandako BEZaren arteko diferentzia Ogasunari ordaintzea. Bestela esanda: BEZa, enpresari gehienentzako ez da ez sarrera eta ez gastua, Ogasunarekiko duten zor edo kreditua baizik.

Enpresariek edo profesionalek BEZaren likidazioak aurkeztu behar dituzte Foru Aldundian.

Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?

Pertsona fisikoek eta Pertsona juridikoek zenbat ordaindu behar duten kalkulatu ahal izateko, kontsultatu aurreko taulan hurrengo kontzeptuak: Oinarri ezargarria; Oinarriaren murrizpenak; Oinarri likidagarria; Tarifa edo Tipoa; Kuota; Kenkariak; Ordaindu beharrekoa.


Adibidea

Ibilbide horren azkenean, ikusi bezala, Ogasunak 1.071€ kobratu du (hau da, 210 + 546 + 315 = 1071).

  • Nekazari batek alkandara-lantegi bati kotoia saldu dio, 1.000 €, guztira. Prezio horri %21eko BEZa zamatu dionez, fakturan osoko kopurua 1.210 € da, alkandara lantegiak ordaindu duena, alegia.
  • Kobratutako BEZ, kontzeptu gisa, nekazariak Ogasunean 210 € sartu beharko ditu.
  • Alkandara-lantegiak, berriz, alkandarak dendari bati saldu dizkio 3.600 € gehi %21eko BEZa kobratuz: guztira, 4.356 €. Salmenta hori dela eta, alkondara-lantegiak Ogasunean 756 € ordaindu beharko luke, baina kotoia erostean 210 €ren ordainketa bereganatu zuenez, 756 - 210 = 546 € baino ez du ordainduko.
  • Dendariak bere bezeroei saldu dizkie alkandorak. Salmentak guztira 5.100 € koak izan dira gehi % 21a BEZagatik. BEZa gisa 1.071 € izango ditu bere kutxan. Ogasunari 315 € (1.071 - 756) eman beharko dio, alkandorak erostean beste 756 € ordaindu zituelako.

Ekin lanari!