Iruzur fiskala

Oraingo honetan iruzur fiskalari buruz jardungo zarete. Detektibeak bezala kasurik kasu arituko zarete, eta informazioa eskuratu ondoren zuen ondorioak aterako dituzue.

  1. Elene eta Koldo etxe bat erostera doaz eta saltzaileak etxearen prezioaren zati bat dirutan eskatzen die, horrela sinatuko duten kontratuan etxearen balioa baino gutxiago agertuz. Horrela, Elenek eta Koldok erosketa horregatik ordaindu beharko luketen BEZa baino gutxiago ordainduko dute; eta, aldi berean, saltzaileak ere diru sarrera erreala baino txikiagoa aitortuko du.
    • Iruzurra dela esango zenukete? Zergatik?
    • Horrela bada, zeintzuk egiten ari dira iruzur fiskala? Zergatik?
    • Zeintzuk dira gizarteari begira izango dituen ondorioak?
    • Ezagutzen al dituzue antzeko kasuak? Aipatu.
    • Erosketa guztietan ordaindu behar da BEZa? Arrazoiak eman zeuen erantzunerako.
  2. Leireren etxean obrak egin behar dituzte, eta iturginak bere aurrekontua eman die, bertan zenbait lan egiteagatik, BEZa barne, 2.100,00 €ko gastua. Leireren gurasoek ez zuten espero hainbesteko gastua izango zenik, eta horrela adierazi diote iturginari. Honek gastua murrizteko asmotan, eskaini die BEZarik, %21, gabe egitea. Erantzun ondorengoa:
    • BEZa zenbatekoa litzateke?
    • BEZarik ez ordaintzeak zer dakar?
    • Zein da zuen aholkua Leireren gurasoentzat?
    • Eta iturginarentzat?
    • Gizarteko pertsona guztiok zergarik ordainduko ez bagenu, zer gertatuko litzateke?

Eta munduan zer gertatzen da?

Iruzur eta ihes fiskalaren arazoa nabarmen areagotu da azken urteetan. Ekonomia mundu mailako bihurtzea eta aurrerapen teknologikoak iruzurra nazioartekoa bilakatzera eraman du.

Hurrengo eginkizunetan munduan zehar, eta gertuago ere, zer gertatzen den aztertu ahal izango duzue.

  1. Paradisu Fiskalak arakatzen: Iruzur handienak, hau da, diru kantitate handien jabe diren batzuek bere dirua nonbaiten "gorde" nahi izaten dute.

    • Ba al dakizue zer dira paradisu fiskalak? Ezagutzen duzue “Offshore” hitzaren esanahia? Bilatu Internet-en gai horiei buruzko informazioa.
    • Orain bilatu ELGAk (gaztelaniaz OCDE Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico) egindako "Towards Global Tax Co-operation (2000)" txostenean zeintzuk diren ELGAk 1998. urtean herrialde batek paradisu fiskaltzat hartua izateko ezarritako irizpideak (10. Orrialdea).
    • Aurreko atalean aipatutako txostenean, zeintzuk dira irizpide horiek betetzen dituzten herrialdeak? (17. Orrialdea).
    • Zeintzuk dira 2002. Urtean ELGA-k “ez kooperatibo” zerrendan sartu zituen paradisu fiskaltzat hartzen diren herrialdeak? Nola irten ahal dira herrialdeak zerrenda horretatik? Aurki dezakezue erantzunak hemen.
    • Kontsulta ezazue Europako Batasunak argitaratutako el paradisu fiskalen zerrenda (8-12 orrialdeak). Zenbat herrialde sartu dira zerrenda honetan?
    • Zeintzuk dira Europako Batasunak erabilitako irizpideak herrialdeak zerrenda horretan sartu ahal izateko? Bila ezazue erantzuna hemen.
    • Zein ondorio dakar herrialdeentzat "zerrenda beltz" honetan sartu izanak? Kontsulta ezazue hemen eta aipa itzazue Europako Batzordeak proposatutako bi zigor.
  2. Sartu ondorengo web-ean Oficina Europea de Lucha contra el Fraude (OLAF):
    • Zeintzuk dira OLAF-en helburuak?
  3. Ikusi ondorengo bideoa: The missing part.
    • Kasu guztietan zati bat falta da. Zergatik?
    • Zein da falta den zatia?
    • Zeintzuk dira horrek dakarren ondorioak?
  4. Ikusi ondorengo bideoa: Suediako Zerga Agentziak faktura edo ordainagiria eskatzeko egindako kanpaina (suediaz, azpituluak ingelesez).
    • Zein da dendariaren erreakzioa erosleak ticketa eskatzen ez diola ikusten duenean?
    • Zergatik?
  5. Bilatu egunkarietan, aldizkarietan, Interneten… iruzur fiskala egiteagatik (edo egin izana susmagarriak izateagatik) famatu bihurtu diren pertsona eta gauzak. Osatu zerrenda bat ahalik eta zehaztasun gehienekin (nork, non, nola, zenbatekoa…).

Eta Bizkaian, ematen da iruzurra? Zer egiten dugu iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko?

  1. Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiaren 2/2017 Ebazpena,otsailaren 27koa, Bizkaiko Foru Ogasunaren 2017. urterako iruzurraren aurkako plana funtsatzen duten irizpide orokorrak publikatzen dituena izeneko aurkezpen-dokumentuan kontsulta dezakezue Bizkaiko Foru Ogasunak 2017. urtean zehar Iruzur Fiskalaren aurka Borrokatzeko aurreikusitako iharduketak.
    • Bila ezazue dokumentuan 3 informazioa lortzeko jarduketak, 3 prebentzio-jarduketak eta 3 erregularizazio- eta kobrantza-jarduketak.
  2. Bizkaiko Foru Aldundiak 2015 eta 2016. urteetan Iruzur Fiskalaren aurkako Planen exekuzioatik lortutako emaitzak izeneko dokumentuan kontsulta ezazue zenbat jarduketak burutu ditu Bizkaiko Foru Ogasunak eta baita haien emaitza eurotan. 2016ko BEZari dagokionez,
    • Zenbat jarduketak egin ziren eta zein izan zen haien emaitza?
    • Zenbat Ogasun aurkako delituak salatu zituen Foru Ogasunak Epaitegietan eta zein izen zen lortu zuen emaitza?
  3. Irakur ezazue Bizkaiko Foru Aldundiaren Prentsa Eremuan argitaratutako ondorengo berria: Bizkaiko Foru Ogasunak esku-hartzea egin du handizkako arrain freskoarekin beltzean egindako salerosketen kontra.
    • Zer egingo du Foru Ogasunak Bermeo eta Ondarroako portuetako lonjetan eskuratutako dokumentazioareakin?
    • Jarduketa hauek Bizkaiko Foru Ogasunen eta bestelako Administrazioen arteko koordinazioa behar izan dute?
  4. Irakurri ondorengo albistea, Bizkaiko Foru Aldundiko Prentsa Eremuan argitaratua: Foru Ogasunak errekerimenduak bidali dizkie turismo-pisuak alokatzeagatik lortutako diru-sarrerak aitortzen ez dituzten zergadunei.
    • Zeintzuk dira Foru Ogasunak zergadun hauen inguruan egingo dituen jarduketak?
  5. Irakurri ondorengo albistea, Bizkaiko Foru Aldundiko Prentsa Eremuan argitaratua: Foru Ogasuna merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduek bezeroei salmenta-tiketak ematea zaintzen ari da.
    • Denda batean erosketa bat egiten duzuenean, saltzaileak erosketaren ticketa ematen dizue?
    • Horrela egiten ez ba du, ticketa eskatzen diozue?
  6. Hiritarrek ere beren betebeharra dute denek dagozkien beste zergak ordaintzeko helburuan.
    • Edozein pertsonek salatu ahal du Bizkaiko Foru Ogasunean behar beste zergak ordaintzen ez dituen beste pertsona bat?
      Bila itzazue IDP Salaketa Publikoa ereduan bete behar diren 4 datu.

Atzera