2017(e)ko Octoberren 29(a) 11:30

Foru Ogasuna merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduek bezeroei salmenta-tiketak ematea zaintzen ari da

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Ikuskapeneko Zuzendariordetzak faktura sinplifikatuak igortzen direla kontrolatzeko beste kanpaina bat abiarazi du. Hain zuzen ere, horixe da zerga-iruzurraren aurkako borrokan egingo duen jarduketetako da, Foru Ogasunari ezkutatzen zaizkion diru-sarrerak aurkitzeko helburua duena Aurreko kanpainetan hautemandakoaren arabera, jendeari irekitako establezimendu guztien laurdenak bakarrik betetzen du zuzen egindako faktura emateko betebeharra

Bizkaiko Foru Ogasunak jendaurreko saltokietan, ostalaritzan eta zerbitzuetan tiketak kontrolatzeko beste kanpaina bat antolatuko du datozen asteetan. Aurrekoetan egin zen bezala, zerga-agenteek  ikuskapen-bisitak egingo dituzte lurraldeko udalerri desberdinetako establezimenduetan bezeroei derrigorrezko faktura sinplifikatua zuzen ematen zaien egiaztatzeko. Kontrolatzeko kanpaina hau da zerga-iruzurraren aurka borroka egiteko Bizkaiko Foru Aldundiaren planean jasotako jarduketetako bat; izan ere, fakturarik ez igortzea iruzurrez jokatzea da, eta baliteke diru-sarrerak ezkutatu eta Ogasunari iruzur egin nahi izatea.

Fakturak igortzeko kontrola beste jarduketa batzuekin osatuko da, eta Foru Ogasunaren asmoa da bide horri esker diru-sarrerak ezkutatzen dituen jendea aurkitzea. Laster sendotuko dute jarduketa-eremu hori, informazioa berehala emateko sistema (IBES) eta salmenta-terminalen kontrol telematikoaren sistema abian jartzearekin batera. Besteak beste, enpresa handiei eragingo dio horrek.

Saltzaileak bezeroari ematen dion tiketa guztiz baliogarria izan dadin, honako datu hauek agertu behar dira bertan: igortzailearen IFZ, izena edo izen soziala, fakturaren zenbakia, data, egindako eragiketa eta BEZ mota. Aurretik egindako kontrol-kanpainetan ikusitakoaren arabera, ikuskatutako lau saltokitik bakarrak betetzen zuen zorroztasunez betebeharra. Egin ez zutenei 600 eurorainoko zehapenak jarri zizkieten, ikuskatzeko espedientea ireki zitzaien edo beste barik ohartarazi zitzaien. Kontrolatzeko lana egiten duten ikuskariek txikizkako saltokien, jendeari irekitako zerbitzuen eta ostalaritzakoen adar guztietako establezimenduak hautatzen dituzte Bizkaiko edozein udalerritan.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...