Berriak
2016(e)ko Novemberren 18(a) 11:30
BIZKAIKO FORU OGASUNAK ESKU-HARTZEA EGIN DU HANDIZKAKO ARRAIN FRESKOAREKIN BELTZEAN EGINDAKO SALEROSKETEN KONTRA
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Ikuskatzaile fiskalek dokumentazioa eskatu dute Bermeoko eta Ondarroako lonjetan, armadoreek, lonjek eta handizkako merkatariek deklaratutako informazioarekin erkatzeko Gipuzkoako Foru Ogasunarekin eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin (AEAT) koordinaturik egin da operazioa, iruzur fiskalaren kontrako lankidetza indartuz Aurretik egindako beste jarduketa batzuetan ikusi da arrain freskoa beltzean merkaturatzeko zirkuitu bat dagoela, kate osoa hartzen duena: armadoretik azken kontsumitzaileraino
Bizkaiko Foru Ogasunak operazio bat abiatu du, ikusteko noraino ailegatzen den Ogasunari ostenduta geratzen zaion arrain salerosketaren zirkuitua, arrain-lonjetan egindako lehenengo salmentan bertan hasten dena. Horretarako, ikuskaritza fiskaleko zenbait langilek (ikuskatzaileak, ikuskatzaileordeak, agente fiskalak eta Auditoria Informatikoaren Unitateko kideak) dokumentazioa eskatu dute Bermeoko eta Ondarroako lonjetan, bitartekariak baitira armadoreen eta handizkako merkatarien arteko salmentetan. Harrapatutako espezien, pisuen eta lonjetako salmenta-prezioen inguruan bildutako informazioa erabiliz ikuskaritzak egingo zaizkie armadoreei, arrainaren handizkako merkatariei eta lonjei, erabakitzeko ea beren mozkinen zati bat ostendu egiten dioten Foru Ogasunari; izan ere, dokumentuok erabiliz detektatu ahal izango da alderik dagoen emandako fakturen eta egindako salmenten artean.
Esku-hartzeak egin dira lonja biotan, hain zuzen ere, Foru Ogasuneko langileek aurreko urtean informazioa lortzeko egindako jarduketetan ikusi zelako beltzean egindako salmenten zantzuak zeudela eta aurretik egindako beste ikuskaritza fiskal batzuetan ondorioztatu delako badagoela arrainaren salerosketarako zirkuitu bat Foru Ogasunaren ezkutatzen zaiona. Armadoreak handizkako merkatariari lonjaren bitartekaritzarekin egindako lehenengo salmentan abiatuko litzateke zirkuitua, eta azken kontsumitzaileraino iritsiko litzateke; mutur horien bien artean ostalaritza establezimenduak ere egongo lirateke, halako negozioei egindako zenbait ikuskaritzatan egiaztatu denez establezimenduotan beltzean erosten baitute arraina.
Operazio hau egiteko, Bizkaiko Foru Ogasuna Gipuzkoako Foru Ogasunarekin eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin (AEAT) koordinatu da, eta azken bi horiek, aldi berean, beren jarduteko eremuetako beste arrain-lonja batzuk ikuskatu dituzte. Hau da, hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Ogasunak iruzurraren aurka beste administrazio batzuekin koordinatuta egiten duen lehenengo operazioa, eta, horrela, indartu egiten da administrazio horiek ihes fiskalaren aurkako borrokaren emaitzak hobetzeko dagoeneko abiatuta zuten lankidetza.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...