Diputación Foral de Bizkaia

Sailak – Gizarte Ekintza

Ekin lanari!

  1. Kontuak Garbi aurkezpenean, zenbat diru da departamentu honek jasotzen duena?
  2. Gaur etxeko kideok bilera bat izan duzue. Amak eta aitak zuekin gai bat landu nahi dutela esan dizuete. Harrera familia izateko proposamena zuekin hausnartu nahi dute. Zer da harrera familia bat? Zer nolakoa iruditzen zaizue Foru Aldundiak eskeintzen duen zerbitzu hau? Irakurri informazio gehiago izateko irakurri Bizkaiko Foru Aldundiko Prentsa Eremuan argitaratutako ondorengo artikulua: Bizkaiko Foru Aldundiak hilabete batean 440 dei baino gehiago jaso ditu abegi-familia izateari buruzko informazioa eskatuz.
  3. Bila ezazue Bizkaiko Foru Aldundiko Prentsa Eremuan hiru albiste departamentu honekin zerikusia dutenak.
  4. Familiek ingurunean mendekotasuna duen pertsona ezgaitu bat edota nagusi bat izateagatik diru laguntzarik jasotzen al dute?
  5. Zure herrian ba al dago desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako eguneko zentrorik? Zertan datza? Ez badago, bilatu zure herritik hurbil dagoen beste bat zerbitzu hau eskaintzen duena. Laguntzen al du Foru Aldundiak?
  6. Mendekotasuna duten pertsonen autonomia sustatzeko, laguntzaile pertsonalen kontratazioa eskaintzen du Foru Aldundiak. Beharrezkoa ikusten al duzu? Zein egoeratan lagun dezakete?
  7. Cristina 80 urteko emakume alarguna da. Ez du seme-alabarik. Bere kabuz bizitzeko zailtasunak ditu, baina ez du nahi zaharren egoitza batera joan, bere etxea ez baitu utzi nahi. GIZATEK programari buruz irratian entzun du. Lagunduko al zeniokete informazioa bilatzen?
  8. Zein baldintza bete behar dute gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonak egoitza batean sartu ahal izateko? Nork tramitatu behar du eskaera?
  9. Aurreko puntuetan landu dituzuen zerbitzuak beharrezkoak iruditzen al zaizkizue? Zergen betebeharrak ez baditugu betetzen zein ondorio izango zuten aurreko egoeretan dauden pertsonek?