Erabilerraztasunaren bidez, zenbait erabiltzaile taldek Interneten nabigatzeko dituzten oztopoak desagerrarazi nahi dira, edo behinik behin gutxitu; hala, informazioa eskuratzeko modua izango dute. Erabiltzaileek zailtasun fisikoak eta psikikoak izan ditzakete, baita darabilten teknologiarekin lotutakoak ere:
Bizkaiko Foru Aldundiak jakin badaki zein garrantzitsua den erabilerraztasuna interneten, edozeini ematen diolako aukera Bizkaiko Foru Aldundiaren edukietan sartzeko. Horregatik, erabilerraztasuna betetzen eta egunez egun hobetzen saiatzen da.
www.bizkaia.eus webguneak irisgarritasuna betetzen du honako hauek jarraituta: irisgarritasunari buruzko Gidalerroak edo WCAG 1,0, AA mailakoak eta XHTML 1.0, bereziki azpimarratzen da egitura, aurkezpena, edukia eta funtzionaltasuna bereiztea.
Eskuragarri ez dauden edukiak daude, gehienbat web gunearen konplexutasun teknikoagatik edo egun oraindik diren zailtasun teknologikoengatik, baina pixkanaka bizkaia.eus-eko web gune guztiak erabilerrazak izatea lortzea da helburua.
www.bizkaia.eus web gunearen pean dauden orriei aplika dakieke erabilerraztasuna betetze hori, leiho berrian irekitzen diren esteketara garamatzaten orriei izan ezik.
Hurrengo ikonoak dauzkaten www.bizkaia.eus webguneko orrialde guztiek betetzen dituzte Irisgarritasunari buruzko Gidalerroak edo WCAG 1,0, AA mailakoak, W3C-ko WAI Lantaldeak ezarritakoak.
Ikus diseinua egiteko, aintzat hartu da W3C-k estilo orri teilakatuei buruz emandako gomendioa, 3. mailakoa (CSS3).
Baldin eta nabigatzaileak edo nabigaziorako tresnak ez badie eusten estilo orriei, egiturako markatzeari esker erabat irakur daiteke web gunearen edukia.
2007ko maiatzaren 3tik hona garaturiko www.bizkaia.eus-eko orri guztiak A eta A Bikoitza mailetara igaro dira, eta formatuaren arabera, teknologiak ahalbidetzen dien erabilerraztasunaren inguruko ezaugarriak dituzte artxiboek.
Orrialde batzuetan agiriak/artxiboak ager daitezke (berbarako, PDF formatuan, Word formatuan eta abar), eta bai ezin atzi daitezkeen multimedia arloko edukiak ere; hala ere, horien guztien egokitzapena lantzen ari gara:
2007/05/03aren aurreko edukiak historikotzat jotzen dira eta baliteke eskura ez izatea. Baldin eta zuk behar duzun agiri edo edukiren bat eskura ez badago, jo ezazu, arren, guregana kontsulta, kexa, iradokizun eta komunikazioei buruzko formularioaren bidez. Eduki horien bertsio berriek A eta A bikoitza deritzen mailei dagozkien eskuragarritasun-beharkizunak beteko dituzte.