GNSS ERREFERENTZIAZKO ESTAZIOEN SAREA

Bizkaiko eta inguruko GNSS estazioen zerrenda

  • Estazioa igortzen
  • Konexiorik gabeko estazioa

OHARRAK

Uztailaren 7an Bizkaiko GNSS Sarea osatzen duten estazioen koordenatu ofizialak eguneratuko dira, eta mozketa partzialak izango dira goizeko 7etatik aurrera.

Eguneratze hori Sistema Geodesikoaren Batzorde Espezializatuaren Lantaldearen laugarren soluzioaren arabera egiten da. Lantalde horretan IGNk, ICGCk, ITACYLk eta Aranzadik parte hartu dute. Kalkulua egiteko, GNSS datuen serie historikoa osorik birprozesatu da, 2011ko apirilaren 17tik 2025eko abenduaren 31ra arte, ITRF2020 markoan, eta koordenatu ofizial berriak ETRF2000n (2026.0 garaia) lortu dira. Eguneratzea EAEko erakunde eskudunekin koordinatuta egingo da.

Txosten horren gomendioaren arabera, estazio guztien koordenatuak eguneratuko dira, GNSS sare publikoen arteko homogeneotasuna eta trinkotasuna mantentzeko.

Informazio gehiago jaso edo edozein zalantza argitu nahi izanez gero, idatzi cartografia@bizkaia.eus helbidera.

Zerbitzuek normaltasunez funtzionatzen jarraituko dute eguneratzea aplikatu ondoren.

Eguneratze horrek sor ditzakeen eragozpenak sentitzen ditugu.

GNSS sare aktiboetako muntaketa-puntuen izenak estandarizatzeko Sistema Geodesikoaren Batzorde Espezializatuak 2022ko otsailaren 11n hartutako erabakia betetzeko, aldatu egin dira muntaketa-puntuen izenak.

M letra gehituko zaio konstelazio anitzeko emisioa duten muntaketa-puntuen lehengo nomenklaturari.

Adibidea:

  • SOPU3 muntaketa-puntuak SOPU3M izena hartuko du.
  • SOPU3_GPS_GLO urriaren 1etik aurrera desagertuko da, eta SOPU3 izena hartuko du.
  • SOPU3R urriaren 1etik aurrera desagertuko da, eta SOPU0M izena hartuko du.

Muntaketa-puntuei buruzko informazio gehiago: https://www.bizkaia.eus/eu/zuzenketa-zerbitzuak

2020ko Azaroaren 5ean, NTRIP kasterrerako konexioa aldatu zen.

BIZKAIKO NTRIP CASTERRERAKO KONEXIO BERRIA, 2020ko Azaroaren 5etik aurrera.

  • IP: 80.245.2.245
  • Ataka: 2101
  • Erabiltzailea: anonimo
  • Pasahitza: 1234

BIZKAIKO NTRIP CASTERRERAKO KONEXIOA 2020ko Azaroaren 5era arte.

  • IP: 212.142.134.155
  • Ataka: 2101
  • Erabiltzailea: anonimo
  • Pasahitza: 1234

Bilboko Portuko Agintaritzaren zerbitzuen mailaren kudeaketaren erreferentziako estazio berria zuzenketa diferentzialak egiten hasi zen 2021eko urriaren 30ean

RINEX3 formatuaren aldaketa 2021eko apirilaren 28tik aurrera.

Lemoizko GNSS erreferentzia-estazio berria 2021/02/10ean zuzenketa diferentzialak igortzen hasi da.

BIZKAIKO GNSS SAREA

Bizkaiko GNSS sarea GNSS hargailua duten erabiltzaileentzako doako zerbitzua da. Horri esker, GNSS behaketak post-prozesuan kalkula edo denbora errealean zuzendu daitezke, hiru dimentsioko kokapenean zentrimetroko zehaztapena lortzeko.

Bizkaiko GNSS erreferentziazko estazioen sareak 2006az gero hiru estazio iraunkor ditu: Barazar (BRZR), Gernika (GERN)  eta Sopuerta (SOPU). 2021ean Lemoizko (LEMZ) estazio iraunkor berria sartu zen sarean eta, halaber, Bilboko Portuko Agintaritzaren (APBI) estazioa; Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Portu Agintaritzak sinatutako jarduera-protokolo orokorrean oinarrituta dagoena. Estazioek identifikazio-kode bakarrak dituzte eta nazioartean ezagunak dira IGN (Institut Geographique National, Paris) erakundeak mantentzen duen datu-basean.

Gainera, sarean herrialde mugakideetako estazioak ere badaude: Euskadi, Gipuzkoa, Kantabria, ITACyL eta IGN. Horrela, erabiltzailea dentsitate handiagoko azpiegiturara iritsiko da, eta beste sare batzuetako datuak erabiltzeko aukera izango du.

Sareak egunero ITRF emaitzak prozesatzen ditu, eta jasotako behaketak eta denbora errealeko zuzenketak monitorizatu egiten ditu, bai oinarri sinplea duten emaitzetarako, bai sare-emaitzetarako.

Modu osagarrian, astero txostenak sortzen dira eta erabiltzaileen esku daude honako helbide elektronikoan eskatuz gero: cartografia@bizkaia.eus

GNSS erreferentziazko estazio bakoitzean, post-prozesurako 3.x eta 2.11 RINEX formatuetan gordetzen dira datuak, eta denbora errealeko zuzenketak CMR+, RTCM 2.3 eta RTCM 3.1 formatuetan bidaltzen dira NTRIP protokolo estandarraren bidez.