Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak


logotipo Observatorio Violencia de Género en Bizkaia logotipo Diputación Foral de Bizkaia
BGIB BULETINA 52. zk., 2019 ekaina
 
 
HASIERA GAIAK SAREAN KONTUAN HARTU
 behatokia
Animaliekiko tratu txarrak eta genero indarkeria

Bizkaiko Genero Indarkeriaren Behatokitik arreta handiz jarraitu da azken urteetan genero indarkeriaren aurkako borrokan eta haren biktimei babesa eskaintzeko lanean animaliekiko tratu txarrak garrantzi handiko faktore gisa kontuan hartzeko bidean egiten ari den aurrerapena.

Ikuspegi honetatik sortzen den harremana familiako gainerako kideekiko indarkeriaren testuinguru berean kokatzen da, era berezian besteen mendekoak diren adingabeko eta adinduen testuinguruan, horiek erabiltzen baititu tratu txarren eragileak bikotekideari min eragiteko.

Errealitate horien ondorioak are larriagoak izan daitezke ezgaitasun funtzionala, sentsoriala edo intelektuala duten biktimen kasuan.

Animaliak, askotan, familia unitateko zati bereziki kaltebera izaten dira, eta horri gehitzen zaizkio ikusezintasunaren arazoa eta animaliak biktima gisa ez aintzat hartzea. Sentitzen duten izakiak izanik hartzen duten mina, berez arazoa da eta horri ere heldu behar zaio, biktima horiei babesa emanez eta sendatuz.

Gainera, familiaren parte diren aldetik, familiako kideen artean sortzen diren lotura afektiboetan parte hartzen dute, eta haien sufrimendua eta beharrak kalteberatasun handiagoko faktore bihurtzen dira indarkeriaren gainerako biktimentzat, zentzu hauetan:

- Izaki maitea den aldetik haren sufrimenduak eragiten duen indarkeria psikologikoa.

- Txantaje erantsiaren bizipena familia arteko harreman afektiboetan.

 

Animaliak, askotan, familia-unitateko parte bereziki kaltebera izaten dira, eta horri gehitzen zaizkio ikusezintasunaren arazoa eta animaliak biktima gisa ez aintzat hartzea

- Haien segurtasunak eta hurbiltasunak eragiten duten kezka, horren ondorioz askotan erasotutako emakumeek erasotzailearengandik urruntzea baldintzatzen dutelako, berentzako segurtasun eta errekuperazio baldintzarik onenetan egin beharrean.

Espainian, lau etxetik batean etxekoak animalia batekin bizi dira, gutxi gora behera, eta horri erantsi beharko litzaizkioke landa guneetan edota gune espezifikoetan diren animaliekiko elkarbizitza eta lotura afektiboak. Ziurrenik arrazoi horregatik, gizartearen sentiberatasunaren hazkundeagatik ez ezik, gero eta kasu gehiago ezagutzen dira non animalia batek jasaten duen tratu txarraren arrazoia indarkeriaren biktimak diren emakumeei mina eragitea den.  Izan ere, FBI erakundeak familiarteko indarkeria forma gisa aintzat hartzen du 2016tik.

Genero indarkeriari buruzko estatu mailako hitzarmen baten aldeko azpibatzordearen testuinguruan, arlo desberdinetako 66 profesionalek beren proposamenak eta ekarpenak egin zituzten. Horien artean Blanca Hernández Oliver andreak, Genero Indarkeriarako Gobernuko Ordezkari ohia, Gorteetako Letraduna eta emakumeen aurkako indarkeriaren gaietan aditua denak, besteak beste, gomendio hau planteatu zuen, alegia, Indarkeriaren Epaitegietara eraman behar direla erasotzaileek emakumeari beren maskota edo gauzen bidez eragiten dioten minaren ondoriozko ekintzak.

 

Batzuetan, eguneroko lotura afektibo normalizatuenak eta autoestimuaren indargarrienak maskotekikoak izaten dira, eta haien presentziak haien zaintzaileen indarberritzea ekar dezake

Hainbat ikerketak jaso dituzten datuen arabera, gero eta kasu gehiago ezagutzen dira non emakumeak uko egiten dio Abegi etxe batera joateari, ezin duelako berarekin eraman bere maskota. Estatistiketan ondorioztatzen dutenez “…datuen arabera emakumeei tratu txarrak eragiten dizkieten erasotzaileen %86k lehenbizi animaliak erasotzen dituzte, eta egoera hori bizi duten emakumeen %56k ez dute alde egiten indarkeriazko ingurunetik beren animaliak bertan behera ez uzteagatik, eta erasotzailearekin bizitzen jarraitzen dute".Beren datuetatik jasotzen da, baita ere, abegi etxe batera joan eta animalia zuten emakumeen %71ek kontatzen zutenez “erasotzaileak emakumearen konpainiako animalia zauritu, mehatxatu edo hil zuen mendekua edo kontrol psikologikoa eragiteagatik”.

Euskadin, 2009an, Emakumeen aurkako Etxeko Tratu txarrei buruzko Harrera Baliabideen Irismena eta Eraginkortasunaren Ebaluazioa– EAEko Etxeko Tratu txarren biktima diren emakumeen harreraren beharrei aurre egiteko Erakundeen Erantzuna, gai horri arretaz begiratzeko dei egiten zuen, Hobekuntza Alorren atalean:

“Gogoeta egin beharko litzateke babes-etxe horietan etxeko animaliak sartzeko lege debekuaren inguruan, salbuespen bakarra baita itsuen gida-zakurrak. Batzuetan, eguneroko lotura afektibo normalizatuenak eta autoestimuaren indargarrienak maskotekikoak izaten dira, eta haien presentziak zaintzaileen indarberritzea ekar dezake”.

Laburbilduz, genero indarkeriaren kasuetan etxeko animalien presentzia aintzat hartu behar dela eta hori ere esku-hartze eta arreta ekintzetan jaso behar dela adierazten duten hainbat alderdi identifikatu dira:

  • Animaliekiko tratu txarra bera.

  • Erasotzaileak animalia baliatzea biktimei min sakona eragiteko, biktima eta animaliaren arteko harreman afektiboagatik.

  • Animaliak eragile nabarmenak izatea min psikologikoa sendatzeko, autoestimua berreskuratzeko eta biktimen segurtasunerako.

  • Segurtasun fisikoa ere eman ahal diotela biktimari.

  • Gero eta zailtasun gehiago eragiten dituen arazo bat konpontzeak duen garrantzia, hau da, tratu txarrak dauden egoeretan animaliak bertan behera uztea.