Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak


logotipo Observatorio Violencia de Género en Bizkaia logotipo Diputación Foral de Bizkaia logotipo Diputación Foral de Bizkaia
BGIB BULETINA 52. zk., 2019 ekaina
 
 
HASIERA GAIAK SAREAN KONTUAN HARTU
 tresnak
Abegi eginez emakumeei eta beren laguntza-animaliei: abian jartzeko eskuliburua

90eko hamarkadan Fiskal lanean aritu ondoren, eta emakume asko, beren maskota indarkeriatik babesteagatik, erasotzailearekin itzuli edo harekin bizitzen geratzen zirela egiaztatu ondoren, Allie Philips abokatuak, artean American Humane Association delakoaren lehendakariordea zela, PAWS programa (Pets and Woman Shelters) abiarazi zuen 2008an, SAF-T (Sheltering Animals & Families Together) elkartearekin elkarlanean landu zuena, indarkeria matxistaren biktima emakumezkoen harrera etxeei begira.

Orientabide eta prozedura eskuliburu hori, indarkeria matxistaren biktimak beren laguntzako animaliekin aterpetzeko tresnatzat aurkezten dena, ingelesez dago eta pentsatuta dago Estatu Batuen errealitateari begira eta lankidetza programa baten baitan.  Halaz eta guztiz ere, haren eduki zabala eta zehatza abiapuntu ona izan daiteke emakumeen nahiz adingabekoen eta beren laguntzako animalien abegia antolatzerakoan kontuan izan beharreko faktore guztiak ezagutu ahal izateko, hala nola onartzen diren kasuetan gerta daitezkeen egoeren aurreko aukerak eta konponbideak.

Eskuliburuaren ikuspegian, haren funtsaren azalpenetik hasi eta lantzen dituen gai guztietan, gizakien eta animalien arteko lotura afektiboen garrantzia azpimarratzen da. Lotura horiek, askotan, haurtzarotik sortzen dira, eta garrantzitsuak izaten dira biktimen ongizaterako eta sendatzeko bidean. Era berean, animaliei ere ongizatea eman behar zaiela adierazten du, izaki bizidunak direlako, babesa eta zaintza behar dutenak, erasotutako familiaren gainerako kideek bezala, eta haien segurtasun, ongizate eta harreman beharrei ere erantzuna eman behar zaie.

Eskuliburuan zehar esperientzia zehatzak azaltzen dira, hainbat ideia eta konponbide eskaintzen dituztenak, arazo desberdinen aurrean: lokalizazioa, adingabekoen ongizate emozionala, pertsona helduak eta animaliak, portaera arriskugarriak, abegian hartutako pertsonen arteko harremanak, etab. Eta eranskin bat ere badu, animalia mota desberdinak gobernatzeko irizpideak eta segurtasun aholkuak jasotzen dituena.

 

Lehenengo urratsa, protokolo guztietan galderak sartzea da, zerbitzu desberdinetara jotzen duten emakumeen informazioa eskuratzeko, familian animaliarik ba ote dagoen, haien egoera, beharrak, eta halakoak jakiteko

Abiapuntua: Informazioa eta abegi motak

Lehenengo urratsa, protokolo guztietan galderak sartzea da, zerbitzu desberdinetara jotzen duten emakumeen informazioa eskuratzeko, familian animaliarik ba ote dagoen, haien egoera, beharrak, eta halakoak jakiteko.

Kasu bakoitzaren errealitatearen arabera, hiru erantzun mota nagusi daude, ibilbide osoan zehar aintzat hartu behar direnak, premiazko harreratik hasi eta egonaldi ertain eta luzeko egoeretaraino:

1. Aukera. Egoiliarraren gelan hartzea. Animalia txikientzat, kanpora irten beharrik ez eta alergenikoak ere ez direnak, esate baterako, arrainak, hamsterrak, untxiak, kobaiak, etab. (hegaztiak eta katuak pertsona alergikorik ez badago). Kasu horietarako, konponbidea izan daiteke egoitzako gela batzuk erreserbatzea familia maskotadunentzat.

2. Aukera: Barruko “zakurtegi” batean hartzea. Aukera honek eskatzen du maskota horiek beren kaioletatik ateratzeko dituzten ordutegiak eta maiztasunak zehaztea, asko murrizten dira zarata eta alergia arazoak, baina egingarria da abegirako eraikin oso bat dagoenean bakarrik.

3. Aukera: Kanpoko “zakurtegi” batean hartzea. Abegi-lekuaren inguruan lur-eremu seguru bat izanez gero.


Aliantzak eta lankidetzak

Lankidetza eta inplikazioa beharrezkoak izanik polizia eta epaitegi arloetatik, zuzenbide eta osasun  aholkularitzatik, eta gure kasuan foru-zerbitzuetatik ere, Eskuliburuak hiru jotzen ditu ezinbestekotzat:

1. Hitzarmena inguruko Animalien Babes-elkarteren batekin.

2. Hitzarmena Albaitaritza entitateren batekin.

3. Akordioa eta konpromisoa, familiak eta horren ardura duten gizarte zerbitzuetako langileek beste inork ez duela elkar-eraginik izango animaliekin, eta aseguru bat hitzartzea harrerako egoitza, langile, egoiliar eta maskotentzat.

Lankidetza horiek kasu hauek kudeatzeko aukera eskaintzen dute:

- Familia baten animalia kopurua harrerako egoitzaren gaitasuna gainditzen duenean, edo harrera lekua betea dagoenean. Kasu horretan, harreran hartutako emakumearekin adostuko da zein maskota gera daitezkeen Babeslearekin edo behin-behineko harrera etxeetan, eta zein gera daitezkeen berarekin beldurragatik edo atxikimenduagatik, berdin sentimendua bada animaliarena edo familiako kideena.

- Harrera egoitzan elkar-bizitzeko molestia handiegia sortzen duten animaliak, behin-behineko harrera lekua babeslearen bitartez lortu behar dutenak.

- Animalia handiak (zaldiak, ahuntzak…) edo exotikoak, ezin hartu direla erabakitzen direnak, horietarako beste harrera-leku alternatiboak aurreikusi behar dituelako Babesleak, ziurtasuna eta ongizatea eskainiz.

- Animalia erasokor edo estresatuak, giroaren aldaketa eta aurreko tratu txarren ondorioz, Babes elkartearen laguntza izan ahal dutenak egokitze-aldian, harrera zerbitzuko langileei aholkua emanez.

Horrez gain, behar diren albaitaritza zerbitzuen laguntza izan behar da, arreta erregularra emateko (txertoak, azterketak…) Eta bereziak, animalien eta pertsonen higienea eta osasuna ziurtatzeko.

Araubideak eta prozedurak

Egoitza irekitzen bada bertan hartuta dauden emakumeen animalientzat zentro edo zerbitzu bakoitzak elaboratu behar du protokolo bana, bertan jasoz ongietorri formala (horretarako leku egokia izanez gero), ez onartzeko arrazoiak, animalia gehiegi hartzea saihesteko modua edo beste hainbeste faktore, pertsonen edo animalien osasuna, segurtasuna edo ongizatea arriskuan jarri ahal dituztenak.

Kontuan hartzeko eta arautu beharreko gai nagusiak izaten dira:

- Maskoten zein mota, tamaina eta kantitate egokitu daitezkeen modu seguruan, eta nolako egokitzapenak egin daitezkeen.

- Edozein animalia estresak jota egon daiteke indarkeria giroko etxe batetik etorri bada.

 

Harrera etxeak emakumeen animalientzat irekitzeak beharrezkoa egiten du zentro edo zerbitzu bakoitzak bere protokoloa elaboratzea

- Animalia barruan nahiz kanpoan lekutu, abegian hartutako emakumeak irizpide argiak  jaso behar ditu jakiteko beragandik zer espero den bere animaliak bertan egon daitezen.

- Zenbait egoeraren kudeaketa, esaterako zaratak, alergiak, usainak edo animalien beldurra.

- Adingabekoek beren maskotek jasandako mina dela-eta izan ditzaketen trauma emozionalak.

- Behar diren materialak, hornidurak eta aseguruak, hala nola haiek instalatzeko eta mantentzeko kostuak.

- Animalia non hartuko den kudeatzea, abegian hartutako emakumea, arrazoia edozein dela ere, egoitzatik atera behar denean eta animalia berekin eraman ezin duenean.

- Inprimakiak elaboratzea: lankidetza hitzarmenetarako, harrerarako, onarpenerako, harrerako pertsonen konpromiso eta akordiorako, ebaluaziorako eta satisfakziorako, horniketarako.

Azkenik, Eskuliburuan jasotako legezko alderdiak daude, besteak beste, lokalizazioaren eta nortasunaren konfidentzialtasuna, emakumeen eta haien seme-alaben babeserako Aginduak, maskotak babesteko Aginduak, zaintza eta jabego auziak, erantzukizun Asegurua eta, behar bada, albaitaritza lizentziak eta baimen bereziak. Azken hauetarako, Albaitaritza baten aholkularitza eta kudeaketa oso lagungarriak dira.   


Eskulibururako sarbidea