Udalak

Udal Gida 2016-HAEE

Ekin lanari!

Udal Gida 2016- HAEE txostena ireki eta erantzun ondorengo galderak:

  1. Azter ezazue Udal eskumen sailkapena. Zer azpimarratuko zenukete? (181 or.)
  2. Begira ezazue Berezko Udal eskumenak. Aipa itzazue 5 garrantzitsuenak. (183 or.)
  3. Begira ezazue Nahitaezko Gutxieneko Zerbitzuak orria (481 or.), eta erantzun ondorengo galderak:
    • Zeintzuk dira Udalerri guztiek eskaini beharreko zerbitzuak?
    • Eta 5.000 biztanletik gorako Udalerri guztiek, aurreko puntuan aipatutakoez gain, eman beharreko zerbitzuak?
    • Eta 20.000 biztanletik gorako Udalerri guztiek, aurreko puntuetan aipatutakoez gain, eman beharreko zerbitzuak?
    • Eta 50.000 biztanletik gorako Udalerri guztiek, aurreko puntuetan aipatutakoez gain, eman beharreko zerbitzuak?
    • Zuen herriak dituen biztanleak kontuan izanda, eskaintzen al ditu zerbitzu horiek?
  4. Begira ezazue Udalaz Gainditiko Erakundeak (223 or.) eta erantzun ondorengo galderak:
    • Zertarako osatzen dira Udalaz Gainditiko Erakundeak?
    • Zeintzuk dira? Aipatu itzazue adibide batzuk.
  5. Begira ezazue Toki-Administrazioen Baliabide Ekonomikoak (721 or.) eta erantzun ondorengo galderak:
    • Zerrendatu finantza baliabideak.
    • Zuen ustez zeintzuk dira diru iturri garrantzitsuenak Udalarentzat?
    • Zure Udalaren web gunean ageri dira diru iturri horien inguruko informaziorik? Zeintzuk dira?
    • Web orrian ez badira ageri zuen Udaletxera joan zintezkete eta bertan galdetu.

Atzera