Ohiko galderak

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Lizitazio Elektronikorako Plataforma kontratu publikoen lizitazioetan parte hartzeko eskaintzak eta bestelako agiriak bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko aukera ematen duen sistema da, lege-berme guztiak dituena segurtasunari, datuen konfidentzialtasunari eta eskaintzen sekretuari dagokienez.

    Plataforma honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak azkartu egiten du barne-kudeaketa, eta erraztu administrazio-izapideak.

    Lizitatzaileek hau egin dezakete plataformaren bidez: lizitaziorako dokumentuak aurkeztu, prozeduraren garapenari buruzko informazioa lortu eta jakinarazpenak bitarteko elektronikoak bidez jaso. Horri esker, saihestu egin ditzakete joan-etorriak.

  • Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektroniko bat erabiltzea. Ziurtagiri hori pertsona juridikoaren ziurtagiria izan daiteke, edo pertsona fisikoarena, eskaintza egiten duen pertsonaren enpresaburua edo ordezkaria edo ahalduna bada.

    Kontratatzailearen profilera sartu, lizitatu nahi den eskaintzara, eta eskaintzak elektronikoki aurkezteko jarraibideak bete.

  • Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektroniko guztiak erabil daitezke. Behar diren baldintza teknikoak lotura honetan egiazta ditzakezu, baita onartzen diren ziurtagiri elektronikoak ere.

  • Eskaintzak web-inprimaki batetik zuzenean nabigatzailetik aurkezten dira. Lizitazio bakoitzean kontratatzailearen profiletik, lizitazio elektronikoko web-helbide bat aurkituko duzu, eskaintza prestatzeko eta bidaltzeko behar den informazio guztia jasotzen duen eskaintza-eskaera baten formulariora sartzeko. Ez da beharrezkoa eskaintza ekitaldi bakar batean egitea. Plataformak eskaintzak partzialki egiteko aukera ematen du, eduki zifratua pasahitzaren bidez gordeta behin betiko bidali arte.

  • Sarritan, eskaintza prestatu eta bidaltzen duen pertsona ez da sinatzeko ahalordeduna.

    Plataformak sinatzaile bat aukeratzera behartzen du, eta bat etorri behar da eskaintza bidaltzeko erabilitako sinaduraren ziurtagiri elektronikoan identifikatutakoarekin, baina ohikoa da bidalketa ez egitea ahalordedunak.

    Halakoetan, legez ezarrita dago eskaintza elektronikoa nahitaez sinatu behar dutela lizitazioetan enpresa ordezkatzeko ahalmena duten ahalordedunek. Beraz, bi aukera daude:

    • Batetik, eskaintza, osorik, ahalordedunaren/ahalordedunen ziurtagiriarekin sinatzea ; aukera honek baliozkotasuna emango lioke aplikazioko formularioetan sartutako informazioari.
    • Bestetik, gaitutako pertsona baten ziurtagiriarekin (ordezkari fisiko edo juridikoren baliozko ziurtagiria) sinatzea, eta ahaldordeunak/ahalordedunek sinatutako dokumentu elektronikoak eranstea.

      Ildo horretan, aurretiko baldintzak betetzen direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena eta eskaintza bera dira nahitaez ahalordunaren/ahalordedunen sinadura behar dutena.

    Aldi baterako enpresa-elkarteen kasuan, eskaintza aurkeztean, enpresa buruak alta eman beharko die ABEEan parte hartzen duen enpresen zerrendari eta ABEEaren izenean eskaintza aurkeztuko duen ordezkariari. Eskaintzan aurkeztutako dokumentazioa ABEEa osatzen duten enpresa guztiek sinatu beharko dute.

  • Eskaintzak aurkezteko formularioak, eskaintza erregistratzeko eta aurkezteko erabiltzen denak, ahaldun bat baino gehiago sartzeko aukera ematen du, bakoitzak bere ziurtagiria erabiliz. Jakina, pertsona horiek kontratatzeko ahalmena izan behar dute.

  • Eskatutako dokumentazioak enpresaren ahaldunaren/ahaldunen sinadura digital izan behar du, eta, ahal dela, PDF formatuan aurkeztuko da.

    Paperean dagoen dokumentazioa aurkezten denean -gero digitalizatu egin behar dena-, ordezkariak bere sinadura elektronikoaren bitartez bermatuko du jatorrizkoarekiko zehaztasuna. Administrazioak kopien edukia alderatzea eska dezake eta, salbuespenez, interesdunari agiri edo informazio originala erakusteko eska diezaioke.

  • Lehenik eta behin, eskaintza elektronikoki aurkezteko web-formulariora sartu beharko da. Inprimaki hori eskaintzan aurkeztu beharreko informazio guztiarekin konfiguratuta egongo da, eta, beraz, eskatzen zaigun informazio eta dokumentazio guztia bete beharko da.

    Eskaintzak Kontratatzailearen Profilean ezarritako epean aurkeztu behar dira.

  • Eskaintza aurkeztutzat jotzeko, enpresa edo erakunde lizitatzaileak eskaintza elektronikoki egin beharko du, itxi eta sinatu, eta lizitazio elektronikoko plataformara bidali, Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistro Elektronikoaren frogagiria eskuratuta.

    Lizitatzailearen ekipoan eskaintza ixteak ez du esan nahi eskaintza inola ere bidaliko denik, eta eskaintza plataformara bidali ezean, eskaintza ez dela aurkeztu ulertuko da. Eskaintzak asteko 7 egunetan, 24 orduz aurkeztu ahal izango dira; eskaintza aurkezteko eguna eta ordua Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistro Elektronikoak emandako frogagirian agertzen direnak izango dira, eta bat etorriko da eskaintza jasotzen den unearekin.

    Eskaintzak bitarteko elektronikoen bidez bidali ahal izango dira, osorik, momento berean, edo bi pausutan. Lehenengo, eskaintzaren sinadura elektronikoa igorriko da, eta hura jasotzean haren aurkezpena egintzat joko da ondorio guztietarako, eta, ondoren, eskaintza gehienez ere 24 orduko epean bidali beharko da; bigarren bidalketa hori adierazitako epean egiten ez bada, eskaintza bertan behera utzi dela ulertuko da.

    Lizitatzaileek eskaintza bi fasetan bidaltzea aukeratzen badute, adibidez, eskaintzaren tamainaren ondorioz eskaintza transmititzeko zailtasunak, sarearen konexio-arazoak eta abar aurreikusten direlako, eskaintzaren aztarna digitala bidali beharko dute eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino lehen; nolanahi ere, 24 orduko epea izango dute eskaintza bidaltzeko.

    Eskaintzaren aztarna digitalak (enpresa lizitatzaileak sinatua) egiaztatzeko haren edukia ez dela aldatu enpresa lizitatzaileak bidali zuenetik aukera ematen du. Eskainzaren edukieran sartu ezin bada artxiboa kaltetuta dagoelako, lizitatzailearen ekipoan automatikoki sortutako kopia lokalera jo daiteke, eskaintzaren aztarna digitala (hash) kontratazio-organoaren esku dagoenarekin bat datorrela egiaztatuz.

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren webguneko egoitza elektronikora joan behar da, eskaintza prestatzeko behar den dokumentazioa eskuratu ahal izateko. "Nire kudeaketak", "Nire lizitazio elektronikoak" atalean, eta "Egiteke" fitxan identifikatu ondoren. Hortik aurrera, lizitazio elektronikoko beste edozein espediente motatan bezala jokatu beharko da.

  • Eskaintzak lizitazio elektronikorako aurkezteko aplikazio informatiko honek zifratu egiten ditu aurkezten diren datu guztiak, zure konfidentzialtasuna eta osotasuna babesteko.

    Jasotako datu pertsonalak modu automatizatuan tratatzen dira, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren datu pertsonalen fitxategietan sartzen dira. Fitxategian deskribatutako helburuetarako baino ez dira erabiliko datu horiek.

  • Sartu Euskarri atalean.