Lizitatzaileen erregistroa

Euskal Autonomia Erkidegoko lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistroa

Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeekin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru-sektore publikoetako erakundeekin eta tokiko sektore publikoko erakundeekin kontratatzen duten edo horiekin kontratatzeko moduan dauden enpresa indibidual eta sozialei buruzko datuak biltzen ditu.

Datu horiek euskal administrazio publikoetako kontratazio-organoen eskura jartzen dira, erregistroan inskribatuta dauden enpresen gaineko kontsultak egiteko eta haiei buruzko informazioa eskuratzeko, eta honako hau egiteko aukera ematen zaie:

  • Enpresek parte hartzen duten lizitazio-prozesuen izapidetzea sinplifikatzea eta arintzea, eta, zenbait kasutan, dokumentazio erredundantea entregatu beharrik ez izatea.
  • Inskribatuta dagoen enpresa bakoitzak horren berri ematen duen ziurtagiri bat du; horri esker, Euskal Administrazio Publikoaren lizitazioetara aurkez daitezke. Sei hilabeteko iraupena du, eta behin sei hilabete igarotakoan berritu egin beharko da.

Ireki esteka

Deuseztapen dekretua

Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 1eko 13/2022 Foru Dekretuaren bidez Bizkaiko Lurralde Historikoko Kontratisten Erregistroa deuseztatu da, 2022ko martxoaren 15etik aurrerako ondorioekin.

Hala ere, aipatutako Foru Dekretuak xedatzen duenez, Bizkaiko Lurralde Historikoko Kontratisten Erregistroak igorritako ziurtagiriak Erregistroan gordailututa dagoen dokumentazioa egiaztatzeko froga gisa onartuko dira, aipatutako Foru Dekretua indarrean jarri aurretik hasitako kontratazio-espedienteetan.

Bestalde, Foru Dekretua indarrean sartu aurretik egindako inskripzio ziurtagirien edo aldaketen eskabideak ebazteke badaude, Bizkaiko Lurralde Historikoko Kontratisten Erregistroak izapidetu eta igorriko ditu horiek.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan inskribatuta ez dauden arren Bizkaiko Lurralde Historikoko Kontratisten Erregistroan indarreko ziurtagiriarekin inskribatuta dauden eragile ekonomikoen erregistroko inskripzioa lehenengo horri transferituko zaio, horretarako berariazko baimena eman ondoren; une horretatik aurrera, eragile ekonomikoek nahitaez jakinarazi beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroari inskripzio-erregistroan jasotako datuetan egin beharreko aldaketa oro, eta erregistro hori arautzen duten arauzko eta legezko xedapenen menpe egongo dira.

Deskargatu