Urteko kontratazio plana

Sektore Publikoko Kontratuen Legeak* ezartzen du sektore publikoko erakundeek programatuko dutela aurrekontu-ekitaldi batean edo urte anitzeko aldietan egingo duten kontratazio publikoko jarduera, eta aldez aurretik jakinaraziko dutela beren kontratazio-plana.

*Azaroaren 8ko Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legearen 28.4. artikuluan xedatzen denez, Espainiako ordenamendu juridikora ekartzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak (272 EAO, azaroaren 9koa).

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak Bizkaiko 2025 Urteko Kontratazio-Plana onartu zuen 2024ko abenduaren 19an.