Hartzaileak: Kanpaina honen hartzaile nagusiak eskolan dabiltzan eta kirol-jardueraren batean aritzen diren ume eta gazteak (6-16 urtekoak) dira, baita haien gurasoak ere.
Ekintzaren azalpen laburra: Orain dela bi urte hasitako egitasmoari jarraipena ematen dion ekimen honen helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da eskolako kirol esparruan, betiere familia-giroa kontuan hartuta. Kanpaina sustatu duten euskara zerbitzuek aurten aukeratu duten kirol-jarduera mendizaletasuna izan da.
Euskarriak: Paperezko euskarriak: kartela eta liburuxka.
Euskarri elektronikoak: webgunea.