Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3105 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Epaitza batek honakoa ezartzen du: konpentsazio-pentsioa eta mantenurako urtekoak ordaindu ordez, senar-emazteak bizi ziren eta, banantzearen ondoren, ezkontidea eta bien seme-alabak bakarrik bizi izango diren etxebizitza zergapetan duen hipoteka-kredituaren kuotak ordaindu behar direla. Tratamendu fiskala?
- Zergaduna dibortziatuta dago. Senar ohiarekin irabazpidezko araubidean egon zen ezkonduta. Oraindik ere biak dira elkarrekin bizi izan ziren etxebizitzaren gaineko hipoteka mailegua, baina zergadunak bakarrik ordaintzen ditu maileguaren kuota guztiak. Gainera, berari eman diote etxebizitzaren erabilera. Ez behin-behineko neurrien autoan ez dibortzioaren epaian ez da ezarri ezer maileguaren ordainketari buruz.
Jakin nahi du ea ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria aplikatzean berak bakarrik ordaintzen duen maileguaren guztirako zenbatekoa har dezakeen kontuan.
- 2011-02-16ko kontsulta. Zergaduna bananduta dago 2010eko otsailaren 10az gero bere gizon ohiarengandik; harekin ezkonduta egon zen irabazpidezko araubidean. Senar-emazte bien izenean dago biok oraindik ere titularrak direneko etxebizitza zergapetzen duen hipoteka mailegua, baina gaur egun emazteak egiten dio aurre maileguari dagozkion kuoten 100eko 100i. Gainera, berari esleitu zaio ezkontideen helbidearen erabilera. Ez behin-behineko neurrien autoan, ez dibortzioaren epaian, ez da ezarri ezer maileguaren ordainketari buruz.
Jakin gura du ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria aplika dezakeen berak bakarrik ordaintzen duen maileguaren guztizko zenbatekoaren gainean.
- Pertsona bat dibortzioa eskuratzeko izapidetza-fasean murgilduta dago. Hori dela eta, 2008ko urrian irabazpidezko sozietatea desegin eta likidatu egin zuen. Une horretan, irabazpidezko ondarea ondoko hauek osatzen zuten: etxebizitza, garajea, lokala, inbertsio-funtsak, akzioak, autoa eta dirua, guztira 733.615,58 ?-ko balioarekin, eta horietatik 366.807,79 ? ezkontide bakoitzari dagokio. Irabazpidezko sozietatearen likidazioan kontsultagileari ondasunak esleitu zitzaizkion, 492.599,38 ?-ko zenbatekoarekin. Hori dela eta, senarrari 125.791,59 ? ordaindu behar izan zizkion (jasotako esleipenaren gehiegizko zenbatekoa konpentsatzeko). Hari atxikitako ondasunen artean familiako etxebizitza dago, eta horren balioa likidazioaren datan 450.810 ?-koa izan da. Kontsultagileak 50.000 ?-ko hipoteka-mailegua eskatu du, beste ezkontidearen mesederako egin behar duen konpentsazio-ordainketari aurre egin ahal izateko.
Kasuan kasuko kuoten gaineko ohiko etxebizitzan egindako inbertsioaren ondoriozko kenkaria eskatutako hipoteka-maileguari, 50.000 €, aplikatu dakiokeen jakin nahi du?
- Ezohiko neurriak: etxebizitzarekin lotutako epeak luzatzea
- Ohiko etxebizitzan berritze-obrak egiteagatiko kenkaria (aldi baterako kenkari) Kenkari-oinarriak
- Aitorpena/autolikidazioa aurkeztean egin behar diren aukerak
- Zergadun batek 2019ko PFEZren aitorpena aurkeztu behar du. Epealdi horretan, 14.800€ -ko zerga-oinarria lortu du. Zein "kuota murriztea" aplikatu behar du?
- Zein kenkari orokor eta/ edo Kuota gutxitzea dagokio abuztuan hildako 60 urteko zergadun ezkondu bati?
- Zenbait kasutan hainbanatu behar al dira kenkariak?