Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3105 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Aplikatu dezakete ondorengoen kenkaria gurasoak ez diren ahaideek?
- Senar-emazteak abuztuaren 30ean dibortziatu ziren; 8 eta 9 urteko bi seme-alaba dituzte. Zergadunak irailean apartamentu bat hartu zuen errentan; bertan bizi da bera bakarrik, eta asteburuetan seme-alabak zaintzen ditu. Epaileak onetsitako hitzarmenaren arabera, zergadunari eratxiki zaio seme-alaben zaintza eta mantenua. Nork du seme-alaben ziozko kenkaria aplikatzeko eskubidea?
- Zergadun dibortziatu batek 8 eta 10 urteko bi seme-alaba ditu, mantenuen ziozko urtekoak ordaintzen dizkie, eta bigarrenez ezkondu ondoren, beste seme-alaba bat izan zuen, gaur egun 7 urte dituena. Zein izango litzateke ondorengoen ziozko kenkariaren zenbatekoa?
- Nire ezkontide ohiarekin adostasunik lortu ez badut, eta guraso-ahala partekatua badugu, nork egin dezake baterako aitorpena?
- Noiztik are kengarriak eta zein mugarekin dira kengarriak epaileak erabakita seme-alabei ordaindutako urtekoak?
- Mantenuaren urtekoa ez ordaintzea, beste gurasoak seme-alaben ziozko %100 kenkaria aplika lezake?
- Senar-emazte batzuk banatu egin dira, baina ez epailearen aginduz. Lau seme-alaba dituzte, eta laurak bizi dira amarekin. Zergadunak 500 € ordaintzen dizkio amari seme-alabeen mantenuagatik.
Seme-alaben mantenuaren urtekoen ziozko kenkaria aplikatu ahal izango du aitak?
- Zergadun batek, epaileak hala aginduta, seme-alabaren mantenuaren ziozko 4.500€ ordaindu ditu ekitaldian. Semeak, epealdi horretan, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako errentak jaso ditu.
Mantenuaren urtekoak ordaintzearen ziozko kenkaria aplikatu ahal izango du aitak?
- Seme-alaben mantenuaren urtekoen ordaintzailea edo jasotzailea hiltzen bada, ondoriorik ba al du horrek PFEZren Foru Arauan ezarritako mugetan?
- Ondorengoarekin baterako aitorpena egiten bada, haren mantenurako urtekoak ordaintzeagatiko kenkaria aplikatu daiteke?