Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3105 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Kontsultagileak, 2006. urtean, etxebizitza-kontu bat ireki zuen, ekarpenak egin zituen bertara eta kenkaria aplikatu zuen PFEZaren aitorpenean. 2007. urtean eraikitzen ari zen etxebizitza baten salerosketa-kontratu pribatu bat sinatu zuen sustatzaile batekin, eta ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria egin zuen 2007an eta 2008an ordaindutako kopuruengatik. 2009an eman zen etxebizitza eta salerosketa eskritura gauzatu zen. Hala eta guztiz ere, aurretik, 2009. urteko apirilaren 3an, ondasun-banatze araubidean ezkondu zen, eta senarraren etxebizitzara joan zen bizi izatera. Jakin nahi du ea, azaldutako inguruabarrak kontuan izanik, ohiko etxebizitzan inbertitzearekin lotutako zerga etekinak galdu dituela ulertu behar den, zeren eta etxebizitza hori ez baita hartuko hura erosi eta hamabi hileko epearen barruan.
- Pertsona bat etxebizitza kontu baten titularra da 2004ko abendutik. Gaur egun kontu horren zenbatekoa erabili nahi du bere senarraren jabetzakoa %100ean den etxebizitza zamatzen duen hipoteka mailegua amortizatzeko; gainera, harekin “ondasunen banaketa”ko erregimenean ezkonduta dago eta horrelaxe egiaztatzen du notarioaren aurrean egindako agiri baten bidez. Jakin nahi du ea ulertuko litzatekeen etxebizitza eskuratzeko senarrak eskatutako hipoteka maileguaren amortizaziorako aplikatutako etxebizitza kontuaren saldoa ohiko etxebizitzaren erosketarako erabili dela, betiere kontuan hartuta ondasunen banaketako araubidean ezkonduta daudela.
- Pertsona batek 2003ko otsailaren 9an etxebizitza kontu bat zabaldu zuen; horren ondorioz, beharrezko kenkariak aplikatu zaizkio aurreko ekitaldietan. 2009ko ekainaren 21ean ezkondu zen foru komunikazioko araubidean; une hartan bere ezkontidea ezkongabe zegoenean erositako etxebizitza baten titularra zen eta etxebizitza mailegu hipotekario bitartez finantzatzen zen; gaur egun, etxebizitza hori senar-emazteen egoitza da. Pertsona horrek etxebizitza kontuaren saldoa erabili nahi du etxebizitza zamatzen duen hipoteka mailegua zati batean amortizatzera. Jakin nahi du ea ulertuko litzatekeen etxebizitza kontuan gordailututako zenbatekoak ohiko etxebizitza erosteko erabili diren ala ez.
- Bi pertsona 2014ko irailean ezkondu ziren. Irabazpidezko ezkontza-araubidea dute. Ezkondu baino lehen, emazteak higiezin bat zuen, eta hori, ezkondu arte, bere ohiko etxebizitza zen; une horretatik aurrera, familiaren etxebizitza izatera igaro zen. Etxebizitzaren erosketa, berriz, emazteak eskaturiko hipoteka-mailegu baten bidez finantzatu zen. Hala ere, 2014ko martxotik, senarrak mailegu horren amortizazioaren eta interesen kuoten zati bat ordaindu du. Urte horretako azaroan, kontsultagileak saldu egin zuen bere lehengo etxebizitza. Salmentatik lorturiko zenbatekoa familia-etxebizitzaren maileguaren amortizazioan inbertitu nahi du.
Etxebizitza saltzearen eraginez lorturiko zenbatekoa familia-etxebizitzaren mailegua amortizatzeko bideratu ahal duen jakin nahi du? Hori egin ahal izanez gero, jakin nahi du ea ezkondu baino lehen egindako ekarpenak baliozkoak diren (2014ko martxotik irailera egindakoak), eta ea berrinbertsioa hileroko ordainketen bidez gauzatu ahal duen, ordainketa bakarraren bidez egin beharrean?
Halaber, jakin nahi du berrinbertsioaren ziozko salbuespenaren aplikazioak ohiko etxebizitzan inbertitzeko zerga-kredituan eraginik duen?
- Inskribatu gabeko bikotea, bakoitzak % 50ean etxebizitza eskuratzen duena eta bera bakarrik agertzen dena mailegu-hartzaile gisa, finantza-erakundeak bere langileei emandako mailegu hobariduna baita. Aplika al dezakete kenkaria bakoitzak % 50ean?
- Galdetzaileak etxebizitza bat eskuratu zuen 2014ko ekainean, trasteleku eta aparkatzeko plaza batekin batera, guztia 200.000 euroren truke, eta ordutik bere ohiko etxebizitza da. 2014tik bere bikotekidearekin bizi da etxebizitza horretan, eta joan den 2014ko urrian Izatezko Bikoteen Erregistroan izena eman zuten; ekonomia-harremanei dagokienez irabazpidezko erregimenaren arabera gidatzea hautatu zuten. Horregatik, galdetzailearen bikotekideak etxebizitzaren jabekide izaera jasotzea erabaki dute; horretarako, agertutako alderdiak higiezina irabazpidezko sozietatera gehituko du horretarako beharrezkoak diren eskritura publikoak notario aurrean sinatuz. Horrek PFEZan duen eragina jakin nahi du.
- Pertsona batek bere ohiko etxebizitza izango dena salerosteko kontratua formalizatu du. Kontratuan ezarri da hainbat kopuru ordaindu behar dituela aldi jakin batean eta azkenean, behar den guztia ordaindutakoan, kontratuak bere ondore guztiak sortuko dituela. Aplika daiteke etxebizitza eskuratzeagatiko kenkaria urtean ordaindutako kopuruengatik?
- Familiaren etxebizitzaren finantziazioan kontribuzio gisako zenbatekoak ordaintzeko obligazioa ezarriko balitz epailearen erabakiz, ohiko etxebizitzaren ziozko kenkaria ezartzeko eskubidea sorraraziko lukete aipatutako zenbatekoek?
- Irabazpidezko sozietatea 2009an likidatzearen ondorioz, ezkontideetariko bat senar-emazteek 2002an eskuraturiko ohiko etxebizitzaren adjudikazioduna izan da, eta beste ezkontideari konpentsazioa eman behar dio, gertaera horrek sortu duen gehiegizko adjudikazioagatik. Ordainketa horren zenbatekoa finantzatzeko, hipoteka mailegua eskatu du. Jakin nahi du ea ohiko etxebizitzaren ziozko kenkaririk aplikatu ahal duen, eskaturiko maileguaren zati nagusiari eta interesei dagokienez.
- Pasa den urtean interesatuak eta bere senarrak egitatez banatzea erabaki zuten eta bizileku ezberdinetan bizitzeko baimena eman zioten elkarri. Interesatua geratu zen familiaren bizilekuan bere seme-alabekin batera. Aurten, emaztea notarioaren aurrean agertu zen ezkontza-kapitulazioen egilespenerako. (Honen arabera, irabazpidezko ondasun guztiak bi ezkontideei dagozkie erdibana eta zati berdinetan) eta hitzarmen arau-emaile bat hizpatzeko. Emaztea, familiaren hipotekadun bizilekuan geratu denez, hipoteka hau bere osotasunean ordaindu beharko du. PFEZ-aren hurrengo aitorpenean hipoteka-maileguaren amortizatutako zenbateko osoa eta ordaindutako interesak ken ditzake interesatuak ekitaldiari dagokion aurten?