Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3120 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Pertsona batek etxebizitza kontu bat zabaldu zuen orain dela 5 urteeta kenkariak egin zitzaizkion 50.000 euroko oinarri edo zenbateko baten gainean. Urte honetan 30.000 euro eman zituen eraikitzen ari diren ohiko etxebizitza baten kontura, eta horretarako etxebizitza kontu horretako saldoa erabili du. Aurten ere beste 8.500 euro sartu nahi ditu etxebizitza kontuan. Jakin nahi du: 1) ea etxebizitza kontuari ekitaldi horretan egindako zenbatekoa kenkorra den Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, betiere ohiko etxebizitzan egindako inbertsioari buruzko kontzeptua dela eta. 2) Zein den ohiko etxebizitza erosteko arautegiak ezartzen duen epea, kontuan hartuta, dagoeneko ordainketa partzialak egin baditu ere, higiezinaren eskriturak bi urte barru amaieran egingo direla.
- Demagun, ohiko etxebizitzan inbertitzeari dagozkion kenkariak egin ostean, ohiko etxebizitza eskualdatzen dela eta berriz inbertitzen dela beste ohiko etxebizitza bat erostean lortutako zenbatekoa, etxebizitzarako kreditu fiskala agortuta berrinbertsioaren eraginez lortutako irabazi salbuetsiarekin.
- Pertsona batek jabetzan eskuratu zuen etxebizitza bat, erosketa hipoteka mailegu baten bitartez finantzatuz. Gero oso-osorik amortizatu zuen mailegu hori. Geroago etxebizitza erosi zuen 15.000 euroko kopurua kendu du, ohiko etxebizitzan egindako inbertsioa dela eta. Urte horretan etxebizitza kontu bat zabaltzea aurreikusita dauka eta horretan ekarpenak egitea, ohiko etxebizitza berria erosteko aurreztu nahian 6 urteak igaro baino lehenago. Bere asmoa da etxebizitza kontu horretan gordailututako kopuruaren gaineko kenkaria egitea. Era berean, gaur egun duen ohiko etxebizitza saltzea aurreikusita dauka, eta horren bitartez 150.000 euro inguruko ondare irabaziak izan nahi ditu. Bere asmoa da errenta horregatik zergarik ez ordaintzea eta ohiko etxebizitzan berriro inbertitzeagatiko salbuespenari heltzea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Arauan ezarritakoaren arabera. Jakin nahi du zein izango den etxebizitza kontura egindako ekarpenengatiko kenkarien eragina eta zein eragin izango duen berrinbertsioagatiko salbuespenak, betiere PFEZri buruzko Foro Arauan ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik ezarritako 36.000 euroko mugaren gainean.
- Etxebizitza-kreditu fiskala behin agortuta, ohiko etxebizitzaren berrinbertsio-salbuespenari hel dakioke?
- Zein da etxebizitza kontuan aplikatuko den ziozko kenkaria?
- Etxebizitza-kontura ekarpenak egiteagatik aplikatu daitekeen kenkariak badauka mugarik?
- Kontsultagileak finantza erakunde batekin eperako bi ezarpen kontratatu zituen, epemuga 18 hilabetera delarik. Epemuga hori iritsitakoan, ezarpenen nagusia eta horren interesak etxebizitza kontu batera ekartzeko asmoa du.
Kenkaria ezarri ahal izango du, haren epemuga iritsitakoan gordailu horretako saldoa (nagusia eta interesak) etxebizitza kontu batera transferituko duela kontuan hartuz?
- Kenkaria aplika al dezaket atzerritik diharduen banku-erakunde baten aurrezki-kontu batean utzitako diru-kopuruetan? Edo internet bidez kudeaturiko banku-kontu batean?
- Pertsona batek zenbat etxebizitza kontu izan ditzake kenkariak egiteko?
- Pertsona batek 2014an zabaldutako etxebizitza kontu bat dauka , 10.000 euroko saldo kenkor batekin. 2017an konturako entrega bat egin zuen eraikitzen ari ziren etxebizitza bat erosteko; zenbatekoa 15.000 eurokoa izan zen eta etxebizitza kontuaren 10.000 euroak erabili zituen, kontua segituan ezeztatuz. Gainerako 5.000 euroengatik kenkariak izan ziren. 2018an beste etxebizitza kontu bat ireki du eta urtearen amaieran 8.000 euroko saldoa du. Kenkaria aplika daiteke?