Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3105 erregistroak)
Ekonomikoen erregistro-liburua
- Pertsona fisiko batek Santanderren dauka egoitza eta jarduera bat egiten du. 2014ko irailean Bizkaira etorri da bizitzera. a) Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua arteztu behar du Bizkaian? b) Eta 2015eko ekitaldian, urte osoan Bizkaian bizi bada?
- PFEZerako jarduera ekonomikorik egiten ez duten BEZaren subjektu pasiboek (lokal errentatzaileek, esaterako) erregistro-liburua arteztu behar dute?
- Pertsona batek jarduera ekonomiko bat egiten du eta lokalak errentatzen ditu (ez da jarduera PFEZerako baina bai BEZerako). Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua arteztu behar du? Lokalen errentamenduen berri eman behar du liburuan?
- Ondasun-erkidego batek jarduera ekonomiko bat egiten badu, nork arteztu behar du erregistro-liburua, erkide bakoitzak edo erkidegoak?
- Zerga-egoitza Bizkaian daukan ondasun-erkidego batek bertan egiten du jarduera bat, baina erkide gehienak bizi dira Bizkaitik kanpo. Nahitaezkoa da eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua? Eta alderantziz izanez gero?
- Ondasun-erkidegoetan, nork aurkeztu behar du 140 eredua?
- Zerga-egoitza Santanderren daukan ondasun-erkidego batek jarduera bat egiten du; zerga-egoitza Bizkaira aldatzen badu 2014an, eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua arteztu behar du Bizkaian?
- Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua arteztu behar duten guztiek aurkeztu behar dute liburuan ezarritakoaren berri ematen duen aitorpen informatiboa?
- 140 eredua aurkeztu behar dutenek aurkeztu behar dute beste eredurik, esaterako 184, 347, 110….?
- Kontabilitatea Merkataritzako Kodearen arabera arteztuz gero, eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua ere arteztu behar da?