Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3105 erregistroak)
Ekonomikoen erregistro-liburua
- Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera.
Faktura honen erregistroa: zergapekoak salgai batzuk saldu dizkio Mari S.A. enpresari (IFK/IFZ: A48766695) eta 150S faktura bidali dio 2018ko otsailaren 2an; zenbatekoa, guztira: 1.210 €; zerga-oinarria: 1.000 €; jasanarazitako BEZaren kuota: 210 €.
- Obligado tributario que desarrolla su actividad en régimen simplificado de IVA.
Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera.
Faktura honen erregistroa: zergapekoak salgai batzuk saldu dizkio Panaderías Unidas S.A. enpresari (IFK/IFZ: A00000000) eta 150S faktura bidali dio 2018ko otsailaren 2an; zenbatekoa, guztira: 1.040 €; zerga-oinarria: 1.000 €; jasanarazitako BEZaren kuota: 40 €.
- Zergapekoak BEZeko baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian egiten du bere jarduera.
2018ko otsailaren 2ko salgai salmenten erregistroa. Salmenten faktura erraztuek 100etik 175era bitarteko zenbaki bana dute. Guztira 1.210 euroko zenbatekoa dute: 1.000 euroko zerga-oinarria gehi jasanarazitako BEZaren 210 euroko kuota.
- Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera.
Faktura honen erregistroa: 2018ko otsailaren 3ko data duen 2R zenbakiko faktura zuzentzailea, Mari S.A. enpresak (IFK/IFZ: A48766695) egina, BEZa okerreko kuotarekin jasanarazi delako; %21eko kuotaren ordez %10ekoa aplikatu behar zen. Oker emandako 150S fakturaren zerga-oinarria 1.000,00 eurokoa izan zen, eta aldez aurretik sarreren eta emandako fakturen kapituluan erregistratu genuen “7” zenbakiko idatzoharrean.
- Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera.
Faktura honen erregistroa: 2018ko otsailaren 3ko data duen 2R zenbakiko faktura zuzentzailea, Mari S.A. enpresak (IFK/IFZ: A48766695) egina, 100, euroko balioa (BEZik gabe) duten salgaiak itzuli direlako. 150S faktura zuzenduaren zerga-oinarria 1.000,00 eurokoa izan zen eta aldez aurretik sarreren eta emandako fakturen kapituluan erregistratu genuen “7” zenbakiko idatzoharrarekin.
- Faktura honen erregistroa: zergapekoak zerbitzu batzuk eman dizkio Mari S.A. enpresari (IFK/IFZ:) eta 5 faktura bidali dio 2019ko otsailaren 2an; zenbatekoa, guztira: 18.150€; zerga-oinarria: 15.000 €; jasanarazitako BEZaren kuota: 3.150€. Atxikipena: 2.250€
- Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera, eta zuzeneko zenbatespen arruntaren bidez zehazten ditu bere etekinak PFEZean.
Bizkaiko Foru Aldundiak (IFK/IFZ: P4800000D) 2018ko otsailaren 2an emandako 1.000 euroko diru-laguntzaren erregistroa.
- Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera, eta zuzeneko zenbatespen arruntaren bidez zehazten ditu bere etekinak PFEZean.
Hartukizun honen erregistroa: arkitekto eta aparejadoreen mutuak aldi baterako ezintasunaren zioz 2019ko otsailaren 2an emandako hartukizuna, guztira 1.000 eurokoa.
- Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera, eta zuzeneko zenbatespen arruntaren bidez zehazten ditu bere etekinak PFEZean. Hartukizun honen erregistroa: Ondoriozko prestazioak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratu den alarma-egoerak ukitutako pertsonentzat.2020ko abenduaren 2an emandako hartukizuna, guztira 2.000€.
- Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera.
2013-06-30ean erosi eta jarduerari atxikitako lokal baten salmentaren faktura erregistratzea. Irabazia kontabilitate ondorioetarako: 115.000,00 €. Lokala Ignacio Ercilla Harori (IFK/IFZ: 11b) saldu zaio eta 150S zenbakiko faktura igorri zaio 2018ko otsailaren 2an. Fakturaren guztizko zenbatekoa: 200.000,00 €.