Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3105 erregistroak)
Ekonomikoen erregistro-liburua
- Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera, eta zuzeneko zenbatespen arruntaren bidez zehazten ditu bere etekinak PFEZean.
Faktura honen erregistroa: 2018ko otsailaren 2ko data duen 150s zenbakiko fakturaeta , Zubia SA enpresari (IFK/IFZ: A48766695) 2018ko ekainaren 30ean egingo zaion zerbitzuarengatik jasotako aurrerakinarena. Guztira 1.210 euroko zenbatekoa du: 1.000 euroko zerga-oinarria eta jasanarazitako 210 euroko BEZa.
- BEZaren erregimen erraztuan jardueren sarrerak eta gastuak eta 140 programan 391 ereduaren emaitza erregistratzea.
- Lokal (lonja) baten eskuraketaren fakturaren erregistroa: lehenengo eskualdaketa; fakturaren zenbakia: 150S; Construcciones Zigortza, S.A.k (IFK: A48081509) 2018ko otsailaren 2an bidalia, baina jaso du 2018ko otsailaren 5ean; prezioa: 200.000 euro. Eragiketa BEZaren kargapean dago: %21.
- Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera.
Faktura honen erregistroa: zergapekoak salgai batzuk erosi dizkio Mentirisa S.A. enpresari (IFK/IFZ: A48766695) eta honek 150S faktura bidali dio 2018ko otsailaren 2an baina, jaso du 2018ko otsailaren 5ean; zenbatekoa, guztira: 1.210 €; zerga-oinarria: 1.000 €; jasandako BEZaren kuota: 210 €.
- Zergapekoak BEZaren araubide erraztuan (sinplifikatua) egiten du bere jarduera.
Hari S.A. enpresari (IFK/IFZ: A0000000) egindako irin erosketaren faktura erregistratu behar du. Enpresak 8/2018 faktura bidali dio 2018ko otsailaren 2an; zenbatekoa guztira: 2.080€; zerga-oinarria: 2.000€; jasandako BEZaren kuota: 80€.
- Zergapeko batek baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian egiten du bere jarduera.
Faktura honen erregistroa: zergapekoak oinetakoak erosi dizkio Mentirisa S.A. enpresari (IFK/IFZ: A48766695) eta honek 150S faktura bidali dio 2018ko otsailaren 2an eta jaso du 2018ko martzoaren 31n; zenbatekoa, guztira: 1.262 €; zerga-oinarria: 1.000 €; jasandako BEZaren kuota: 210 €; baliokidetasun-errekargua: 52 €.
- Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera.
Batasunaren barruko ondasun-eskuraketaren fakturaren erregistroa. Frantziako Le BonVin enpresak (IFZ/BEZ: 0758900964) 150S faktura bidali du 2018ko otsailaren 2an eta jaso du 2018ko martxoaren 2an; zenbatekoa, guztira: 1.000 €.
- Basauriko Gaztelumendi kaleko 13.ean jarduera bat egiten da; lokala osorik (%100) dago atxikita jarduerari. 2018ko otsaileko errentamenduaren fakturaren erregistroa.
Inmuebles Elcanok (IFK/IFZ: A95554630) 01/2018 faktura bidali du 2018ko otsailaren 2an baina, jaso du 2018ko otsailaren 5ean ; zenbatekoa, guztira: 726,00 €; zerga-oinarria: 600,00 €; Jasandako BEZaren kuota: 126,00 €.
- Basauriko Gaztelumendi kaleko 13.ean jarduera bat egiten da; lokala osorik (%100) dago atxikita jarduerari. Lokaleko hodi baten konponketaren erregistroa.
Reparaciones Fermín S.A.k (IFZ: A95554630) 389/14 faktura bidali du 2018ko otsailaren 2an baina, jaso du 2018ko otsailaren 5ean; zenbatekoa, guztira: 71,95 €; zerga-oinarria: 59,46 €; jasandako BEZaren kuota: 12,49 €.
- Aholkularitza-enpresa baten zerbitzuen fakturaren erregistroa.
Eugenio Moyua Abandok (IFZ: 10X) 32 zenbakiko faktura bidali du 2018ko otsailaren 2an baina, jaso du 2018ko otsailaren 5ean; zenbatekoa, guztira: 71,95 €; zerga-oinarria: 59,46 €; jasandako BEZaren kuota: 12,49 €.