Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3105 erregistroak)
Ekonomikoen erregistro-liburua
- Basauriko Gaztelumendi kaleko 13.ean jarduera bat egiten da; lokala osorik (%100) dago atxikita jarduerari. Aseguruaren 2018ko otsaileko primaren erregistroa.
Seguros La Segurak (IFK: A95554630) lokalaren aseguru-polizaren urteko primaren ordainagiria (zenbakia: 200) bidali du 2018ko urtarrilaren 1ean; zenbatekoa, guztira: 350 €.
- Jarduera BEZaren araubide orokorrean egiten duen zergapeko batek erlojua oparitu dio bere bezero bati (Kepa Ruiz Aresti).
Faktura honen erregistroa: Amaranta SA jatetxeak (IFK/IFZ: A48766695) 2018ko otsailaren 2an bidalitako 150S faktura, baina, jaso du 2018ko otsailaren 5ean; zenbatekoa, guztira: 4840 €; zerga-oinarria: 400 €; jasandako BEZaren kuota: 84 €.
- Basauriko Gaztelumendi kaleko 12.ean jarduera bat egiten da; lokala osorik (%100) dago atxikita jarduerari. Uraren horniduraren eta zabor-bilketaren eta estolderia tasen erregistroa, 2018ko otsailekoa.
Bilboko uraren partzuergoak (Udal Sareak, S.A.; IFK: A95104832) 117372942012059 zenbakiko faktura bidali du 2018ko otsailaren 28an eta jaso du 2014ko martxoaren 31n. Guztirako zenbatekoa 77,84 € da; horietatik 63,14 € tasei dagozkie eta 13,39 € uraren hornidurari (zerga-oinarria: 12,17 €; jasandako BEZaren kuota: 1,22 €). Gainerakoa kontagailuaren alokairua da: 1,32 € (zerga-oinarria: 1,09 €; jasandako BEZaren kuota: 0,23 €).
- Basauriko Gaztelumendi kaleko 13.ean arkitekturako jarduera bat egiten da; lokala osorik (%100) dago atxikita jarduerari. 2018ko urtarrileko energia elektrikoaren horniduraren fakturaren erregistroa.
Iberdrolak (IFZ: A95554630) 20140103010094387 zenbakiko faktura bidali du 2018ko otsailaren 2an baina, jaso du 2018ko otsailaren 5ean ; zenbatekoa, guztira: 71,95 €; zerga-oinarria: 59,46 €; jasandako BEZaren kuota: 12,49 €.
- Honen erregistroa: arkitekto tekniko batek bere jardunean erabili ohi duen turismoan behar duen gasolinaren hornidura, 2019ko urtarrilekoa. Argi dago arkitektoarentzat turismoa erabiltzea funtsezkoa dela sarrerak lortzeko; bada, PFEZen arautegian ezarritakoaren arabera honelako kasuetan turismoaren %50 jarduerari atxikitzat jo behar da, muga honekin: 3.000 € urtean gastu guztietan.
Solred enpresak (IFK: AXXXXXXXX) A/2014/16265 faktura bidali du 2019ko urtarrilaren 31n; zenbatekoa, guztira: 830,07 €; zerga-oinarria: 686,01 €; jasandako BEZaren kuota: 144,06 €.
- Jarduera BEZaren araubide orokorrean egiten duen zergapeko batek Gabonetako otzara eman die langileei.
Don Jamón S.A.k (IFK/IFZ: A48766695) 150S faktura bidali du 2018ko otsailaren 2an, baino jaso du 2018ko otsailaren 5ean; zenbatekoa, guztira: 3.300,00 €; zerga-oinarria: 3.000 €; jasandako BEZaren kuota: 300 €.
- Jarduera bati %100ean atxikitako telefonia-zerbitzuaren 2918ko urtarrileko fakturaren erregistroa (sakelako telefonoa, telefono finkoa eta internet).
Euskaltelek (IFK: A48766695) 015U8TJ faktura bidali du 2018ko otsailaren 2an, baina, jaso du 2018ko otsailaren 5ean; zenbatekoa, guztira: 80,62 €; zerga-oinarria: 66,62 €; jasandako BEZaren kuota: 13,99 €.
- Estomatologian espezializatutako mediku batek egiten dituen eragiketak BEZaren kargatik salbuetsita daude, baina muga batekin.
Faktura honen erregistroa: zergapekoak bulegoko materiala erosi dio Lapizarrosa S.A. enpresari (IFK/IFZ: A48766695) eta honek 150S faktura bidali dio 2018ko otsailaren 2an eta jaso du 2018ko otsailaren 3an; zenbatekoa, guztira: 1.210 €; zerga-oinarria: 1.000 €; jasandako BEZaren kuota: 210 €.
- Zergapeko batek BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera. Valentziara joan da bere jardueraren inguruko erakustazoka batera.
Los Melissa S.A. hotelak (IFK/IFZ: A48766695) 150S faktura bidali du 2018ko otsailaren 2an, baina jaso du 2018ko otsailaren 5ean; zenbatekoa, guztira: 1.000 €; zerga-oinarria: 1.000 €; jasandako BEZaren kuota: 100 €.
- Basauriko Gaztelumendi kaleko 13.ean arkitekturako jarduera bat egiten da; lokala osorik (%100) dago atxikita jarduerari. 2018ko ekitaldiko Ondasun Higiezinaren gaineko Zergaren erregistroa.
Basauriko Udalak (IFK: P4809500D) 117372942012059 ordainagiria bidali du 2018ko otsailaren 28ean; zenbatekoa, guztira: 350 €.