Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3105 erregistroak)
BEZ
- BEZaren subjektu pasibo batek araubide orokorra aplikatzeari utzi eta araubide erraztua aplikatzeari ekin dio. Erregularizatu behar al ditu aldaketaren data baino lehen egin zituen ondasun-inbertsioen eskuraketen kenketak?
- Enpresari batek auto bat erosi baldin badu, eta bai bere jarduera garatzeko, bai joan-etorri pribatuak egiteko erabiltzen badu, kendu ahal du BEZa?
- Zergadun batek zurgintzan dihardu, eta araubide erraztuan dago. Jarduera garatzeko duen lokala saltzea erabaki du. Ba al dago araubide erraztuan eragiketa hori? BEZa jasanarazi behar dio erosleari?
- Ordaindutako BEZa kentzeko, eskritura publiko bat fakturatzat hartu ahal da?
- Zurgintza metalikoan diharduen enpresari batek salgaiak 2012ko otsailaren 1ean saldu zituen, baina ez zuen faktura igorri. 2013ko martxoaren 16an, bere fitxategiak errepasatzen ari zela, eragiketa horren faktura igorri ez zuela eta erosleari BEZa jasanarazi ez ziola ohartu zen. Bidezkoa al da une horretan faktura igortzea eta bezeroari BEZA jasanaraztea?
- Enpresari batek iturgintzako instalazio-lanetan dihardu. Halako batean galdu zituen bi faktura aurkitu ditu: bata 2008an eman zioten zerbitzu bati buruzkoa da; eta bestea 2012an jaso zituen ondasunen erosketari buruzkoa da. BEZeko jasandako kuota kengarria da?
- Erosketa egin eta bi urte geroago jaso da faktura. Kasu horretan, hurrengo auto-likidazioan aitortu behar da ken daitekeen BEZa, ala ondasunak eskuratu ziren aldiari dagokion aitorpen osagarri bat egin behar da?
- Enpresari batek bezeroei eman nahi dizkien oparien BEZa ordaindu du, kendu ahal du BEZ hori?
- Igeltsero bat kontratatu du partikular batek, etxebizitzako teilatuak konpontzeko. Etxearen jabeak erosi zituen konponketa egiteko materialak. Nola ordaindu behar da BEZa eragiketa horretan?
- Jabeen erkidego batek igeltserotza-enpresa baten zerbitzuak kontratatu ditu, finkako garajeak konpontzeko. Nola ordaintzen da BEZa eragiketa horietan?