Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3105 erregistroak)
BEZ
- Zergadunak enpresa-jarduera batean dihardu, eta araubide erraztua aplikatu ahal du. Zergadunak araubide erraztuari uko egin dio. Zer ondorio ditu ukapen horrek?
- Zergadun batek pinturan dihardu, eta PFEZko zeinu, indize eta moduluen bidez ordaintzen ditu zergak. Zergadun horrek beren beregi uko egin dio araubide hori aplikatzeari. BEZaren araubide erraztuan ordaindu ahal izango ditu zergak?
- Argiketari batek martxoaren 20an ekin zion jarduerari, eta maiatzaren 25ean uko egin zion araubide erraztuari. Baliozkoa al da ukapen hori?
- Argiketari batek BEZaren araubide erraztuari uko egin bazion, baliogabetu ahal du ukapen hori hurrengo urtean, eta berriro sartu ahal da araubide erraztuan?
- Ondasun-erkidego batek zurgintza metalikoan dihardu. 2013ko ekitaldian ez du araubide erraztua aplikatu. Zer egin behar du?
- Zergadun batek 2012an 630.000 euroko zenbatekoa fakturatu zuen bi jarduera egin izanagatik. Urte horretako abenduan jarduera horietako batean baja eskatu zuen, eta 310.000 euro fakturatu zituen garatzen jarraitu zuen beste jarduerarengatik. 2013n jarraitu ahal du araubide erraztuan?
- Zergadun batek altzarigintzan dihardu, eta BEZaren araubide erraztuan dago. Txinatik ekarritako zur-sorta bat erosi du. Eragiketa hori araubide erraztuaren barnean al dago ala sortutako BEZa likidatu eta ordaindu beharko du?
- Zergadun batek jarduera batean dihardu araubide erraztuan. Ekitaldian jardueran erabiltzen zuen makina bat saldu du. Eragiketa horretan sortu den BEZa jasanarazi eta ordaindu behar du?
- Zergadun batek instalazio- eta muntaketa-lanetan dihardu araubide erraztuan. Frantziako enpresa batekin kontratu bat sinatu du, hainbat material elektriko erosteko. Eskaera egin duenean, zenbatekoaren zati bat sartu du saltzailearen banku-kontuan. Noiz sortu da BEZa?
- Zergadun batek zurgintzan jarduten hasiko da, eta aurretiko aitorpen bat aurkeztu du lonja bat erosteagatik ordaindu zuen BEZa kentzeko. Araubide erraztua erabili ahal du?