Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3120 erregistroak)
BEZ
- Mediko batek laborategi batzuei azterlan bat egin die, botika baten erreakzioak aztertzeko. BEZa ordaintzetik salbuetsita al dago zerbitzu hori?
- PROS, S.L. erakundea osatzen dute hortz-osasuna zaintzen duten mediku profesionalek. BEZa ordaintzetik salbuetsita al daude erakunde horrek ematen dituen zerbitzuak?
- Familia-mediku batek autonomo gisa dihardu klinika batean. Bezeroei ematen dizkien fakturak ospitalearen izenean egiten ditu. Medikuak ematen dituen zerbitzuak BEZa ordaintzetik salbuetsita al daude?
- Gizarte-laguntzaile batek, Udalak kontratatu duenak, pertsona zaharrak zaintzen ditu. Udalari jasanarazi behar al dio BEZa profesional horrek?
- Merkataritza Zuzenbideko katedradun bat kontratu du akademia batek, merkataritza-zuzenbideari buruzko eskolak eman ditzan. BEZa ordaintzetik salbuetsita al daude zerbitzu horiek?
- Salbuetsita al daude psikologoek edo beste profesional batzuek emandako hitzaldiak?
- Mediko fisioterapeuta batek klinika bat dauka, eta bertan masaje-, sauna- eta sendatze terapeutikoko zerbitzuak ematen ditu. Zer zergaren mende dauden zerbitzu horiek?
- Arkitekto bat proiektu bat egiteaz arduratzen denean, noiz sortzen da BEZa?
- Zerga Ikuskaritzak egiaztapena egin duenean, agerian utzi ditu zergadunak aitortu ez dituen eragiketak, hau da, zergadunak hainbat eragiketatan ez diela bezeroei BEZa jasanarazi. Bezeroei eskatu ahal dizkie zergadunak kuota horiek?
- Zergadun ekonomista batek lan-bazkari batean ordaindu zuen BEZa kendu du, lan-bazkaria izan zela argudiatuta. Kendu ahal du ordaindutako BEZa?